En direct

Txiki eta Otaegiren fusilaketen 50 urtemuga dela eta garai hartako testuinguru politikoa aztertuko duzue.
Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte beteta garai hartako testuingurua aztertuko dugu, bai. Ordutik hona ezker abertzaleak izan duen ibilbideari erreparatuko diogu, zertarako? pentsatzeko lehenik eta behin nola oroitu behar dira gertaera horiek; eta bestetik, ikusteko zein irakaspen atera ditzakegun gaurko eta biharko erronkei erantzuteko.
Euskaldunen barbarizazioa hitzaldian zein izango da funtsa?
Memoria eraikuntzaren baitan sartzen diren iruzurrak aipatuko dira. Etsaiaren begietatik memoria nola eraikia izan den. Oraindik ere demokratak eta biolentoen arteko bereizketa edota zibilizatu eta barbaroen arteko bultzatzen dute. Horrek guztiak balio izan du herria menpekotasun egoera batean uzteko, euskalduna menpekotasun egoera batean justifikatzeko. Eta hori izango da solasaldi honen ardatza. Hori bera aztertzea.
Transmisioaren korapiloan izango da beste puntuetako bat. Garai ezegonkor hauetan generazio erreleboarekin kezkaturik zaudete?
Zorionez, badago, bai. Hitzaldi honetan askapen prozesuak horrenbeste urte iraun ahal izateko, memoria hori nola eraiki den aztertuko dugu. Garaiak aldatu dira. Lehen, segur aski gauza batzuk ez genituen gaur egun bezala egiten eta bada ariketa bat orduko memoria nola eraikitzen zen eta orduko memoria nola transmititzen zen ikusteko. Etorkizuneko gazte belaunaldiak borrokara batzeko transmisio hori hobeto egin behar da, nola egin pentsatu eta aurrera begira jarri.
Euskal kanta errebeldea, gatazkaren soinu banda
Errepaso bat egingo dugu. Fermin Muguruzaren kontzertua izan dugu Anoetan pasaden astean eta Fermin Muguruza bera ere bada euskal kanta errebelde horren parte. Saiatuko garena izango da 50 urtetatik gaur egunera soinu banda hori nola eraiki den azterti eta orain nola ari den eraikitzen. Ez da izango bakarrik atzera begirako kontu bat, gaur egungo errealitatean ere zentratzen saiatuko gara.



