En direct

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

Sarea Galdu Aurretik | 1. atala: Herri arrantzale bat

Gainbehera handia eman den arren, bada bizirik mantendu eta uste baino konplexuagoa den arrantza sektore bat Euskal Herrian. Zer, nork, nola. Protagonisten eskutik oinarrizko galderei erantzutea da lehen atalaren helburua.

Audio_placeholder

Sarea Galdu Aurretik | 1. atala: Herri arrantzale bat

Loading player...
Aritz Martinez, Hendaiako 'Atalaia Berria' ontziko eskifaiko kidea.
Aritz Martinez, Hendaiako 'Atalaia Berria' ontziko eskifaiko kidea. (Hegoi Belategi)

Hainbat atal izango ditu 'Sarea Galdu Aurretik' podcastak, urratsez urrats, arrantzale eta honen ingurukoen bizimodua ezagutzea izango du helburu, azken urteetako gainbeheraren arrazoiak eta gaur egun dituzten erronka nagusiak aztertuz. Igotz Garatea Lekeitioko Kalamua II baporeko patroia eta Aritz Martinez Hendaiako Atalaia Berria ontziko arrantzalea egongo dira lehen ataleko protagonisten artean.

Euskal arrantzaleek baliatzen dituzten arrantza eredu eta arteen azalpena da abiapuntua, alegia, Kantauri itsasoan topa daitekeen itsas txikiko edota baxurako arrantza. Ez da hau ordea, euskal kostaldean presentzia duen arrantza eredu bakarra. Garai batean itsas zabaleko, edota alturako arrantzak pisu handia izan zuen, eta oraindik ere jarduera nagusia da Ondarroan. Kritiken jomuga izan den arren, alturako arrantzale eta ordezkarien azalpenak jaso behar dira sektorearen aniztasuna eta konplexutasuna ulertzeko.

Euskal arrantzaren argazki hori osatzeko, Ozeano Bare, Atlantikora edota Indiako Ozeanora begiratu behar da, atunontzi izoztaileek ordezkatzen duten sektore indartsura; milaka kilometrora egon arren, asko direlako horretan jarduten duten euskaldunak eta aukera erakargarriena arrantza ikasketak burutzen ari diren ikasle askorentzat.

Jaurlaritza Logoa