

En direct 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Revolutionary Grooves
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Autokontsumoan eta energia berriztagarrien erabilpenean urratsak eman behar dituzte instituzio publikoek hurrengo urteetan. ‘Zer’ galdegaiaz gain, ‘nola’ ere erabakigarria izan daiteke. Hernanin pasa den astean aurkeztu zuten hitzarmenak gainerako udalerrientzat eredu izateko osagaiak badituela uste du Udalak. Irabazi asmorik gabeko energia komunitate baten eskutik ezarriko dituzte eguzki plaka udal eraikinetan. Ikuspegi luzeagoko bide baten osagaia da proiektu hau, Xabier Lertxundi alkateak NAIZ Irratian azaldu duenez.