En direct 02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

NAIZ Irratia

Burutik Iruñeko taldeak ‘Tantaka’ abesti berria kaleratu du

Fase berri batean murgildu da talde iruindarra eta Asier Capon taldekideak horren berri eman digu MusikHaria saioan.

Audio_placeholder

Burutik Iruñeko taldeak ‘Tantaka’ abesti berria kaleratu du

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Burutik taldekoek Naroa Goñi kide berria aurkeztu dute ‘Tantaka’ kantua kaleratzerakoan.
Burutik taldekoek Naroa Goñi kide berria aurkeztu dute ‘Tantaka’ kantua kaleratzerakoan. (Beñat GOIA)

Taldekide batek agur esatea beti izaten da egoera mikatza edozein musikarirentzat. Baina dolua pasa eta aurrera egiten jakiten denean, indarberrituta agertzen dira taldeak publikoan normalean, eta horrela izan da Burutik taldearen kasuan ere. Luar Alberdik agur esan ostean, Naroa Goñi izan da taldera batu den kide berria.

Hala, kantu berriarekin agertu dira iruindarrak, ‘Tantaka’ abestiarekin. Hatortxu Rocki omenaldia egin nahi izan diete honekin eta disko berririk epe motzean aurreikusten ez bada ere, zuzenekoak martxan jartzeko gogoz dira Burutikekoak. Asier Capon izan da MusikHaria saioan hori kontatzen.

Jaurlaritza Logoa