En direct

NAIZ Irratia

Memoria politikak, birgizarteratzea eta industriarekiko kezka analisi mahaira

Gizarte arloa eta ekonomikoa nagusi asteleheneko Naiz Irratiaren analisirako tartean Ekhiñe Atorrasagasti, Garbiñe Biurrun eta Ekhiñe Atorrasagastirekin.

Audio_placeholder

Memoria politikak, birgizarteratzea eta industriarekiko kezka analisi mahaira

Loading player...
Memoria Eguneko egitarau ofizialetik kanpo, ekitaldi propioa burutu behar izan du Etxerat elkarteak.
Memoria Eguneko egitarau ofizialetik kanpo, ekitaldi propioa burutu behar izan du Etxerat elkarteak. (Endika Portillo | Foku)

Laura Mintegi, Garbiñe Biurrun eta Ekhiñe Atorrasagasti lagun esparru ugarira gerturatu da Naiz Irratiko analisi mahaia. Pradales lehendakariak aldarrikatutako memoria osotik, Harrera elkarteak ohartarazitako euskal preso ohien zaurgarritasunera lehenik. Nafarroa eta Gipuzkoan autobusak izan dira kezka iturri azkenaldian; Sakanako Susunseguin hartzekodunen konkurtsoak lantegiaren itxieraren arriskua ekarri du. Arriskua baita ere bidaiariekiko, mantenu faltagatik, Avanzarena den Pesa enpresa izandakoan. Segurtasuna exijitzeko lan gatazka abiatu dute langileek. Eta kezka eta arriskua ikusten dute aldi berean Arabako Errioxako upategi txiki askok, EAEko Auzitegi Nagusiak 'Arabako Mahastiak' Jatorri Deiturapean saltzeko debekua ezarri ondotik, Errioxa JDK Kontseilu Arautzailea babestuz.

Jaurlaritza Logoa