En direct

Paola Oskoz

«Dendarekin jarraitzeko norbait aurkitzen badut erretiroa hartuko dut, bestela ez»

Orain dela 36 urte mertzeria bat ireki zuen Deñe Abuinek Lesakan. Erretiro adinera iristeko ez du asko falta baina argi du herrian dendak egotea zeinen garrantzitsua den, «zerbitzuak gara», horregatik, dendarekin jarraituko duen norbait aurkitu arte ez du utziko.

Audio_placeholder

«Dendarekin jarraitzeko norbait aurkitzen badut erretiroa hartuko dut, bestela ez»

Loading player...
Deñe Abuinek Lesakan denda bat du, Kattagorri
Deñe Abuinek Lesakan denda bat du, Kattagorri (Paola Oskoz)

Bizimodua guztiz aldatu da 36 urteen buruan, eta denda ere garai berrietara egokitu behar izan da. Lan nekeza izan bada ere, harro dago bere buruaz, ausarta izan zelako eta horrela izaten ere jarraitzen duelako. Fabrikan egiten zuen lan, baina amatasuna tarteko herrian denda jartzea erabaki zuen. Ez ziren errezak izan hasierako urteak, eta atzera begira eginez zenbat krisiri aurre egin dion gogoratu du harro.

Bi urte gelditzen zaizkio erretiroa hartzeko eta, poliki-poliki, dendan duen generoa baztertzen ari da, benetan gustuko duen hortan zentratzeko. Izan ere, folklorea maite du lesakarrak eta herriko tradizio eta besten inguruan egiten dituen salmentekin soilik geldituko da, denda itxi bitartean. Azken tendentziari jarraitu behar zaiola argi du Abuinek, horregatik, aurrez-aurre saltzeaz gain internet bidez saltzen du.

Herriko denden herriko bizitzan duten garrantzia nabarmendu behin eta berriz Deñe Abuinek,eta gazteei gonbitea luzatu. Herrian gera daitezen eta proiektuak garatzeko. Han eta hemen dauden denda txikiak saretzea ezinbestekoa da bere ustez, eta taldean gauza asko lortu dituztela dio, besteak beste, eskualdean jarri nahi zuten merkataritza-gunea geldiaraztea.

Jaurlaritza Logoa