En direct

NAIZ Irratia

NAIZ Irratiak zuzenean eskainiko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbat honetatik aurrera

Final zortzirenak amaituta, bigarren fasera egingo du urratsa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Lehen hitzordua Eibarren da, urriaren 19an, eta hurrengoa, urriaren 20an. Bi saioak zuzenean eskainiko dira NAIZ Irratian Aimar Sorazuk gidatuta. 

GBTko bigarren fasea, final-laurdenak, Eibar eta Errenteriako saioetan parte hartuko duten bertsolariak.
GBTko bigarren fasea, final-laurdenak, Eibar eta Errenteriako saioetan parte hartuko duten bertsolariak. (Bertsozale Elkartea)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak bigarren fasea hasiko du asteburu honetan; Eibarren, urriaren 19an, eta Errenterian, urriaren 20an. Astebeteko atsedenaldiaren ostean heldu da bigarren fasea, eta hiru asteburuz jokatuko dira final-laurdenak, azaroaren 3ko Tolosako azken final-laurdenarekin amaitzeko. Lehia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta ordu erdi lehenago  NAIZ Irratiko zuzenekoa Aimar Sorazurekin.

Behin final-laurdenak amaituta, finalerdiak eta finala iritsiko dira. Bi fase horietan Aimar Sorazu Rotetak bidelagun izanen ditu bertsoak komentatzeko  Uxue Alkorta, Ekiñe Zapiain eta Aitor Sarriegi bertsolariak.

Urriaren 19an Eibarren hasi, eta Errenteria, Azkoitia, Irun, Tolosa, Oiartzun, Zarautz, Arrasate eta Donostiako ibilbidea egingo du saioz saio NAIZ Irratiak. Finala abenduaren 14an izango da Ilunben eta egun horretan ere, noski, emankizun berezia osatuko du.

Jaurlaritza Logoa