En direct

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak historia idatzi dezake

Zortzi Kontxako Bandera irabazi ditu Gorka Aranberri patroi zarauztarrak, eta igande honetan, bederatzigarrena irabazten badu, Manuel Arrillaga 'Aita Manuel' lemazain pasaitarra berdinduko du. Kontxa gehien astindu dituen patroia da. Zaruztarrak esan duenez, ez dio asko erreparatzen horri.

Audio_placeholder

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak historia idatzi dezake

Loading player...
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia, Zarauzko kai-muturrean.
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia, Zarauzko kai-muturrean. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Kontxa Kontxa da esaldia askotan errepikatu ohi da, baina, zer da Kontxa? Horra gerturatu nahian, Kontxako lehen jardunaldian arrapalan bizitako kontakizuna duzue Marea Bizian saioko 11. atalean. Arraunlari, entrenatzaile zein arraunzaleen adierazpenak, estropada amaitu berritan.

Bestalde, berriz, igande honetan historia idatzi dezake Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak, bederatzigarren Kontxako Bandera irabazten badu. Izan ere, Manuel Arrillaga 'Aita Manuel' lemazain pasaitarra berdindu dezake. Kontxa gehien astindu dituen patroia da, bederatzirekin.

Zarauztarrari egindako elkarrizketa Kontxa jokatu baino lehen da. Irabazi dituen zortzi Kontxan errapasatu ditugu harekin, irabazteaz eta galtzeaz mintzatu da, patroi batek zer duen etxetik ekarria eta zer ikasitakoa. Denbora pasatu ahala, izaera nola aldatu zaion ere azaldu du.

 

 

Jaurlaritza Logoa