En direct

Iritsi da Kontxako Bandera

Asteazken eta ostegun honetan jokatuko dituzte traineruek Kontxarako sailkapen estropadak. Gizonezkoetan «lehia oso» irekia dago, eta emakumezkoetan, azken hiru txartelen lehian, hautagai askoren izenak. Mikel Azkarate Urdaibaiko aurrekalaria ere elkarrizketatu dugu Kontxari begira.

Audio_placeholder

Iritsi da Kontxako Bandera

Loading player...
Iazko Kontxako Banderan, zaletuak arrapalan.
Iazko Kontxako Banderan, zaletuak arrapalan. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Iritsi da arraunzaleek gehien estimatzen duten estropada, iritsi da arraunlarientzat urteko hitzordurik garratzitsuena, iritsi da Kontxako Bandera. Iaz Kontxako Bandera irabazi zutenak dira hautagai nagusiak aurten ere, bandera astintzeko. Arraun Lagunak eta Urdaibai. Bi igandetako estropaden aurretik, baina, bertan egoteko txartela eskuratu behar dute traineruek. Denek, Donostiarrako bi ontziek izan ezik. Zuzenean sailkatzen baitira.

Asteazken honetan gizonezkoen txanda izango da. Sailkapen estropada jokatuko dute arratsaldeko 18.00etan. 23 ontzi lehiatuko dira, eta zazpirentzat bakarrik dago lekua. Sailkapena lortzeko borrokan egongo diren hiru traineruko arraunlariekin hitz egin dugu: Joseba Fernandez San Juango entrenatzaile eta arraunlariarekin, Asier Irueta Ondarroako arraunlariarekin, eta Zunbeltz Perez Kaikuko arraunlariarekin. Hirurek bat egin dute esanez, oso irekita ikusten dutela lehia.

Ostegun honetan, berriz, emakumezkoak arituko dira nor baino nor gehiago, zazpi txarteletako bat lortzeko lehian. 21 traineruk jokatuko dute estropada. Miren Garmendia Hondarribiko patroiak, Jone Garcia De Andoin Kaikukoak, Amane Jimenez Zumaiakoak eta Iñaki Mendizabal Hibaikako prestatzaileak esandakoak bildu ditugu.

Mikel Azkarate Bermeoko aurrekalaria ere izan dugu gurean. Eusko Label Ligako bi estropaden faltan Urdaibaik hamargarren TKE liga irabazi du, eta Kontxako Bandera hirugarrenez jarraian irabazteko hautagairik sendoena da.

Amaitzeko, ezin kontatu gabe utzi Getariak lortutakoa joan den larunbatean. Bigarren txandatik Ondarroako bandera astindu zuen Esperantzak. Unax Eizagirre Getariako patroiarekin hitz egin dugu.

Jaurlaritza Logoa