En direct

Oihana Azkue

'Amuak'

Saji talde bizkaitarraren lehen lana da 'Amuak'. Iker García taldekideak aurkeztu digu lana Paraleloan saioan.

Audio_placeholder

'Amuak'

Loading player...
SAJI taldeko kideak
SAJI taldeko kideak (Erli Garai)

Bi aro edo garaietan bana daiteke Saji taldearen ibilbidea. Lehenengoa 2008.urtearen bueltan izan zen, Iker García-ren inguruan sortutako proiektua izan zen, baina ez zuen aurrera egin. Musikariak, proiektua apartatu bai, bina ez zuen erabat albora utzi. Urte batzuk beranduago, 2021. urte inguruan berriz ekin zion proiektuari, formazio barri bat osatuz, hastapenetako doinu batzuk berreskuratuz eta berriak sortuz. Bidaia horren emaitza da 'Amuak', zazpi abestiz osatutako diskoa. Axular Arizmendiren estudioan grabatu dute lana, eta kolaboratzaileak ere izan dituzte Iker Jimenezen biola hotsak edota Eider Saezen ahotsa kasu. Emaitza pop-rock ikutuak dituen lan akustikoa da.

Diskoa kalean, lana zuzenean defendatzeko garaia da. Uda polita datorkie, etxe inguruan estima dute eta izango da Saji-ren emanaldiez gozatzeko parada Izpazter eta inguruetan.

 

Jaurlaritza Logoa