En direct

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

2024ko udako aurkezpenetako jokoak ezagutu ditugu

Bideojokozaleentzako egun magikoak igaro dira, E3 azoka gabe, baina aurkezpen handiekin. Udako aurkezpenetan iragarritako eta erakutsitako jokoak errepasatzeko unea iritsi da Game Erauntsian.

Audio_placeholder

2024ko udako aurkezpenetako jokoak ezagutu ditugu

Loading player...

Bideojokozaleentzako egun magikoak igaro dira, E3 azoka gabe, baina aurkezpen handiekin. Udako aurkezpenetan iragarritako eta erakutsitako jokoak errepasatzeko unea iritsi da Game Erauntsian: azken saioan Xbox Games Showcase, Summer Game Fest edo Devolver Direct bezalako ekitaldietan aurkeztutakoak errepasatzeari ekin diogu.

Xboxekin hasi gara, eurena izan baita, inolako zalantzarik gabe, ekaineko lehen egunotako egitasmorik handiena. Iragarpenak ordu t’erdi inguruz egin dituzte, denetariko ezustekoak utzita: aldez aurretik filtratutako Doom: The Dark Ages eta Gears of War: E-Day ikaragarriak utzi dizkigute, baina Perfect Dark, Fable, Metal Gear Solid Delta: Snake Eater, South of Midnight, Microsoft Flight Simulator 2024, S.T.A.L.K.E.R. 2: Heart of Chornobyl, Indiana Jones and the Great Circle, Call of Duty: Black Ops 6 edo Age of Mythology: Retold erakutsi dituzte, gainera. Zer esango dizuegu, jokotzarren festa sekulakoa izan da.

Summer Game Festaren 2024ko jaialdia ere benetan interesgarria izan da aurten. Bi orduko iraupenarekin, dagoeneko ikusitako jokoak izan dira nagusi Geoff Keighley kazetariak gidatutako ekimenean, baina ezusteko ederrak egon dira: Sid Meier’s Civilization VII aurkeztu dute, adibidez, estrategia sagaren itzulerari ekinez.

Xboxena eta SGF ez dira, ordea, egunotan ikusi ditugun aurkezpen bakarrak izan: ehundaka bideojoko ikusi eta ezagutu ditugu Guerrilla Collective, Day of the Devs, Devolver Direct, Wholesome Direct, PC Gaming Show egitasmoetan.

Ez dugu amaitu, dena den! Ubisoft frantsesak bere Forward ekitaldian erakutsitakoak ezagutuko ditugu hurrengo saioan, eta, gainera, Nintendo Direct-a ere ikusiko dugu ekaina bukatu aurretik.


Jaurlaritza Logoa