En direct

Bigarren Kafea

«Inon nagusitzen ez den hizkuntzak nekez egingo du aurrera»

Juan Inazio Hartsuagak 'Kirriolloak' liburua aurkeztu berri du; euskararen egoeraz, hizkuntzaren gainbeheraz, eta euskaldunon kezkez diharduen liburua. 

Audio_placeholder

«Inon nagusitzen ez den hizkuntzak nekez egingo du aurrera»

Loading player...
'Kirriolloak' liburua argitaratu du Juan Inazio Hartsuagak.
'Kirriolloak' liburua argitaratu du Juan Inazio Hartsuagak. (Bigarren Kafea)

Hizkuntza galtzen duenak sentitzen du berea dela desagertzen den lehenengoa, baina Juan Inazio Hartsuagak argi esaten du «ez gaudela bakarrik munduan, gertatzen zaigun hau askori gertatzen zaie». 

Eta ideia horretatik abiatuta idatzi du liburua, «besteen eskarmentutik guretzat baliagarria den zerbait atera dezakegu, hori da ideia nagusia» kontatu digu. Eta hizkuntzaren ordezkapenaren adibide bezala, Mexikoren kasua azaldu digu. «Mexikok independentzia lortu zuenean gaztelaniaz hitz egiten zutenak % 20 ziren, eta 200 urtetan, eta kolonorik gabe, pasa ziren gaurko egoerara». Horregatik, kontzeptu bat azpimarratu nahi izan du idazleak; «kanpotarrak ereiten duena bertakoak burutzen du». 

Beraz, zer ari zaigu gertatzen? Nola gelditu azken aldiko gainbehera? «Gure galbidea dator hierarkia bat ezarri delako; ahal den neurrian, nagusitu egin behar gara, baditugu esparruak, baditugu aukerak nagusitzeko». 

Jaurlaritza Logoa