En direct

Estitxu Pinatxo

Joe Cocker, Robin Gibb, Bernie Taupin eta Morrissey besteak beste asteko efemerideetan

Gramofonoa 4x27

Audio_placeholder

Joe Cocker, Robin Gibb, Bernie Taupin eta Morrissey besteak beste asteko efemerideetan

Loading player...
Patti LaBelle
Patti LaBelle (Patti LaBelle)

Joe Cocker 1944ko maiatzaren 20an jaio zen, Ingalaterran. Bestetik, 12 urte bete dira Robin Gibb zendu zela, 2012ko maiatzaren 20an koloneko minbiziaren ondorioz, Bee Gees taldeko kide eta disco musikaren ikonoetako bat. Ingalaterran jaio zen Bernie Taupin, 1950eko maiatzaren 22an. Batez ere Elton Johnen letragile gisa aritzeagatik da ezaguna.

Egun berean, baina 9 urte beranduago jaio zen Manchesterren, Morrissey. Bereziki 80ko hamarkadan The Smiths indie rock taldearen abeslari gisa nabarmendu zena. Maiatzaren 24an hiru ospakizun azpimarratu behar ditugu. Alde batetik, Bob Dylanek 83 urte bete dituela, Rosanne Cashek 69 eta Patty Labellek 80. Maiatzaren 25ean 49 urte betetzen ditu Lauryn Hill rap, R&B eta soul musikagileak.

Jaurlaritza Logoa