En direct
Guillem Abrego, Artotxiko kidea da. Proiektu honek nekazaritza birsortzailea sustaten du. Nekazaritza ekologikoa sustatzen dute, beti ingurumena errespetatuz. Besteak beste, «lerro giltzarria» izeneko teknika erabiltzen dute ura bildu eta aprobetxatzeko. Horretarako, landa aztertu eta laboreak diseinatzen dituzte.
Artotxikin ez dute belar-pozoi kimikorik erabiltzen. Landare arrotzak arrastoan mantentzeko, oso ondo egokitutako barietateak dituzten ereintza faltsuak egiten dituzte eta rolofakarekin lan egiten dute. Ereintzarako, Fukuoka maisu japoniarraren «Nango Dengo» teknika erabiltzen dute. Konposta, buztina eta haziak erabiltzen dituzte, eta, pelletizazio-prozesu erraz baten ondoren, «hazi-ponpa» deritzona lortzen dute
Amets Aznarez iruindarra da, baina Bartzelonan bizi da, gaur egun. Hala ere oso presente dago Iruñeko musika ekosisteman. Musika non, bera han. Iruñerriko musika eszena saltseroa bada, bera perrexila da. Hamaika proiektutan dago sartuta: Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Raimundo en Canastero, Lurpekariak, Kinbonbo Brass Band... eta podcast bat ere badu Euskalerria Irratian Jon Celestinorekin batera, nahiz eta oraindik ez dioten trena ordaintzen.
Iruñeko Pablo Sarasate musika kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta geroztik han eta hemen aritu da tronboia jotzen. San Ferminetan, txarangan, auzoetako festatan musika pintxatzen, eta orain, metalak protagonista diren zenbati proiektutan. Iruñerriako eszena gaztetxeko eszenarekin lotzen du Aznarezek, nahi eta desagerrarazi egin zuten haziak lorea eman duela dio orain. Bestetik, jaia eredua nola aldatu den ere azpimarratu du Aznarezek, eredu altenatiboak gero eta gehiago direla baieztatu du.