En direct
Hirugarren komiki albuma argitaratu du Tupust! kolektiboak. Ni-arekin abiatu zen bidaia, Zu-tik igaro da eta oraingoan gu-a hartu dute gai gisara, kolore more eta horiarekin batera. 21 kolaboraziorekin osatu dute liburua, orain artekoetan luzeena da. Honekin ziklo bat itxi dutela esan digute Maite Caballero eta Maitane Gartziandia kolektiboko kideek. Lan izugarria dago argitaratzeko garaian, autoedizioa tarteko. Hortaz, kolektiboak jarraituko du, baina momentuz forma honetako komiki bildumarik ez dute egingo.
Ni-arekin abiatu zen trilogiak, zu-a izan dzuen gai bigarren alean, eta gu- a hartu dute ardatz hirugarrena jorratzeko. Ederra izan da kideen esanetan ikustea, egile bakoitzak ze ikuspegi desberdinetatik hartu eta egituratu duten bere istorioa. Teknikari dagokionez ere, collageak edota marrazketaka teknika askotarikoak topatuko ditu irakurleak.
Momentuz, kolektiboaren webgunean eskuratu daiteke baina Laster liburu denda guztietara iristea espero dute.
Liburuaz, euskal komikigintzaz edota emakumeek bertan duten lekuaz aritu gara besteak beste Paraleloan.