En direct
Astelehenero, puri-purian tartean, telesail eta pelikulen zerrenda luzatzeko gomendioak ematen ditugu Bigarren Kafean Imanol G. Gurrtuxaga zuzendariarekin. Hauexek dira aste honetakoak:
'Baby Reindeer' - Netflix
Duela egun batzuk estreinatutako zazpi ataleko telesail hau izan da lehenengo gomendioa. 'Baby Reindeer' (2024), Richard Gadd aktoreak idatzi eta zuzendatuko telesaila da, Gaddek berak bizitako gertakari batzuetan oinarrituta.
Lehenengo atala 2015ean gertatzen da, Donny (Richard Gadd) taberna batean ari da lanean, Martha (Jessica Gunning) bezeroa sartzen denean. Martha Donny jazartzen hasiko da, eta hori izango da telesailaren abiapuntua. «Ikus-entzunezko honen laugarren atalak sari ugari jasoko ditu» esan du Goiuri Eceizak.
'Gelditasuna ekaitzean' - FilmIn
'La quietud en la tormenta' (2022) izan da hirugarren gomendioa. «Aurrekontu txikiarekin egindako maisulana». Alberto Gastesik zuzendua, zuri-beltzean filmatutako eta Donostian eszenaratutako kronika sentimentala da filma.
'Werner Herzog: Radical Dreamer' - Movistar+
Dokumental honetan, Thomas von Steinaecker zinegileak Werner Herzogekin bere ibilbide luzean lan egin duten pertsonekin hitz egin du. Herzogen beraren ahotik ere pasadizo harrigarriak entzun ditzakegu. Aurpegi ezagun asko agertzen dira: Christian Bale, Nicole Kidman, Robert Pattinson...
Entzun sekzioa osorik hemen.