En direct

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Harold Halibut, Eiyuden Chronicle, Stellar Blade eta Xbox-en multiplataformak apirileko izarrak

Oporralditik bueltan gara, eta apirileko estreinaldiei begira jartzeko aprobetxatu dugu. Ez dugu AAA handirik ikusiko egunotan, baina lasai: bideojokoen erauntsiarekin jarraituko dugu gurean. Udako aurkezpenekin berotzen hasiak gara: lehenengo ekimenak baieztatu dituzte.

Audio_placeholder

Harold Halibut, Eiyuden Chronicle, Stellar Blade eta Xbox-en multiplataformak apirileko izarrak

Loading player...

Harold Halibut abentura grafiko xarmagarria, Eiyuden Chronicle: Hundred Heroes JRPGa, Stellar Blade hack and slash ikusgarria, afrikar mitologian girotutako Tales of Kenzera: Zau metroidvania itxurosoa datoz, baita Braid mitikoaren 15. urteurrena ospatzeko balioko digun Anniversary Edition berezia ere.

Gainera, Xboxek agindutako azken bi joko multiplataformak ikusiko ditugu datozen asteotan. Alde batetik, Grounded biziraupen kooperatiboa jasoko dute PlayStation eta Switch kontsolek; bestetik, Sea of Thieves piraten abentura arrakastatsua iritsiko da Sony-ren azken kontsolara.

Udako aurkezpenei begira jarri gara, gainera. Summer Game Fest eta Ubisoft Forward ekimenak baieztatu dituzte ekainerako; hala ere, Xbox eta PlayStation marken aurkezpenen zurrumurruak ere indartsu datoz

Euskarazko bideojoko berria aurkezteko plazerra eduki dugu Game Erauntsiaren azken saioan. One Last Breath-i buruz hitz egin dugun hainbatetan, eta, azkenik, gure hizkuntzan ofizialki kaleratu dela esan dezakegu: kontsola nagusi guztietan zein ordenagailuetan joka dezakegu euskaraz 2.5D plataforma eta puzzle abentura eder honetan.

Jaurlaritza Logoa