En direct

Korrikak zeharkatu du Ipar Euskal Herria.
Korrikak Ipar Euskal Herria zeharkatu du. (Patxi BELTZAIZ)
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Lanzabalen..
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Lartzabalen. (Patxi BELTZAIZ)
Nahiz eta korrika ez egin, adinekoak ere izan dira Korrikan.
Nahiz eta korrika ez egin, adinekoak ere izan dira Korrikan. (Patxi BELTZAIZ)
Gazteak proteagonistak izan dira.
Gazteak izan dira protagonistak Urdiñarben. (Patxi BELTZAIZ)
Jendetza Donibane Garaziko erdigunean.
Jendetza Donibane Garaziko erdigunean. (Patxi BELTZAIZ)
Harrera beroa egin diote Korrikari Donibane Garazin.
Harrera beroa egin diote Korrikari Donibane Garazin. (Patxi BELTZAIZ)
Lekukoa eskuz esku.
Lekukoa eskuz esku. (Patxi BELTZAIZ)
Jendetza Donibane Garazin.
Jendetza Donibane Garazin. (@AEK_eus)
Azkarateko eskolako ikasleek parte hartu dute Korrikan.
Azkarateko eskolako ikasleek ere parte hartu dute Korrikan. (@AEK_eus)
Maulen goiz jaiki dira Korrikan parte hartzeko.
Maulen goiz jaiki dira Korrikan parte hartzeko. (Patxi BELTZAIZ)
Lapurdin ere izan da Korrika.
Lapurdin ere izan da Korrika. (Guillaume FAUVEAU)
Garazi Castaño

Nafarroa Beheretik Nafarroa Garaira heldu da Korrika

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa zeharkatu ditu Korrikak ostiral honetan. Baita Izpegiko lepoan gero arte esan ere. ‘Azterketak euskaraz’ afixek eta kamiseta laranjek olatua sortu dute Larzabalen, eta aurrera egin du 226. kilometroan Nafarroa Garaira sartu arte. [ZUZENEKO SEINALEA]

Audio_placeholder

Nafarroa Beheretik Nafarroa Garaira heldu da Korrika

Loading player...
Eguna argitzen, Urdiñarben (Zuberoa).
Eguna argitzen, Urdiñarben (Zuberoa). (Patxi BELTZAIZ)

Irun eta Hendaia batzen dituen Santiago Zubia zeharkatu eta Lapurditik barna egin zuen gaua bart Korrikak. Maulera iritsi eta Korrikaren bigarren eguna argitzen hasi da. Xiberoots taldeak alaitu ditu, besteak beste, hiriburua zeharkatzeko uneak «biba Maule» eta «biba xiberutarrak» oihukatzen aurrera egin dute musikariek; lekukoarekin batera Palestinako bandera bat zeramatela.

Udaberri giro bete-betean iritsi dira Korrikalariak Larzabalera, goizeko 9.25 aldean. Biseradunak eta eguzkitako betaurrekoak soinean zituztenak ugaritzen joan dira errepide ertzean. Paisaia berdean kolore bat nagusitu da herrira iristerakoan: laranja. Manex Erdozainzi Etxart Kolegioko ikasle, irakasle eta gurasoak ziren.

Hamarnaka lagun ziren zain, eta lekukoa hartzean Korrikaren tamaina bikoiztu egin dute. Lazabaletik atera eta maldan gora hasi dira kamiseta laranjadunak. Batzuk bidean gelditu eta errepide ertzean hartu dute atseden. Beste askok, 'Azterketak euskaraz' lelodun afixak eskutan, eutsi egin diote lasterketari.

Gamarteko gurutzean, ‘Brebeta euskaraz’ zioen kamiseta jantzita, zain zegoen Intza, Oihan eta Haitz semeekin. Pozik mintzatu da: «Ohore handiz hartzen dugu Korrikak aldarrikapen hau hartu duelako». Gazteen presentzia handi aere azpimarratu du, etorkizunari begira itxaropentsu dela azaldu du. Petoak saltzen ari zen furgonetaren ondoan zeuden Iralur anai-arrebak, gamartarrak ere bai. Batak Baxoa eta Brebeta, bi frogak egin ditu honezkero. Bigarrenak aurten egingo du Baxoa. «Aurten ez dugu euskaraz egingo, baina borrokan jarraituko dugu, hurrengoek hala egin dezaten», argi du Unaik.

Korrikara batu dira, gutxienez Donibane Garaziraino iristeko asmoz. Irulegiko Irratiaren musika eta esanak entzunez sartu da Korrika hiriburura. Irratiko eraikinetik kanpoko aldera bozgorailutik entzun zezakeen Donibane Garazi ia osoak Euskal Irratien zuzeneko emankizuna. Alde Zaharretik bira azkarra egin dute korrikalariek, lekukoarekin noski, baina furgonetarik gabe. Garaziko gaztetxeak hartu du lehenik, Zuharpetako kaletik behera egiteko. Errepidera itzuli eta Baigorrira bidean jarri dira.

Indarrak hartu eta gora

Baigorriko ikastolako gurasoak eta AEK-ko ikasleek korrikalariak zaindu nahi izan ditu. Elizako plazatxoan taloak egiteko tresneria muntatu eta jana eta edana eskaini diete bertaratutakoei. Erreka zeharkatu eta Izpegiko malda hasten da bertan. Ziur askok eskertu dutela gorputza apurtxo bat hidratatzea, portuaren igoerari hasi aurretik.

Izpegiko Gainan dago Baxe Nafarroa eta Nafarroa Garaia arteko muga. Mendi arteko bentetan hasi da jendea pilatzen. Gure Eskuk bertan kokatu ditu ikurriña eta nafar ikur erraldoiak, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko helburuz. Euskal Herrian Euskarazek euskaraz bizitzeko independentziaren beharra azpimarratzen zuen banderola handia zabaldu du baita ere.

226. kilometroan Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorrik Basaizea elkarteak elkarrekin hartu dute lekukoa. Bi herrietako gazteak elkarlanean ari dira orain dela 3 urte, mugaz bestaldeko harremanak eraikiz, mugak desagerrarazi asmoz. Eta horretarako, tresna nagusia, euskara dela azaldu dute.

Eguerdiko 13.15 aldean hasi da laranja koloredun marea portuaren puntara iristen. Izerdi patsetan, baina txalo eta oihu artean iritsi dira. Erreleboa hartu dute baztandarrek, eta marea arrosa bihurtu da. Erdiz Bizirik plataformak Erdizko bazkaleku komunaletan eraiki nahi duten meatze-proiektuaren aurkakotasun mezua eraman du korrikara. Bertakoa zaindu beharra baita; lurra zein hizkuntza. Izpegiko lepoa mantxo-mantxo jaitsi du Korrikak, Erratzura iritsi eta Elizondotik aurrera jarraitzeko. Pirineo inguruan segiko du ekimenak gauean zehar, bihar, Iruñera bidean jartzeko.

Korrika, Elizondon. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Bigarren txandaren zain Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herritik atera da Korrika eta azken egunera arte, martxoaren 24ra arte, ez da itzuliko. Kilometroz kilometro jendearen prestutasuna eta gogoa argi gelditu dela azaldu digu Ihintz Oliden Ipar Euskal Herriko AEK-ko koordinatzaileak. Korrikari hasiera ona eman zaiola uste du eta orain, Baionako amaierarekin, erronka handia eskuartean dutela deritzo.

Aurtengoan Korrikak Azterketak Euskaraz plataforma omendu du. AEK-k Ipar Euskal Herriko ikastoletako ikasleen bozgorailu izan nahi zuela azaldu du Olidenek. «Bozgorailuari eutsi diote, probetxu ona ateratzen ari dira omenduak izateari. Eta gu oso pozik gaude». Hego Euskal Herrian aldarriak sostengu bera izatea espero du.

 

Jaurlaritza Logoa