En direct

Garazi Castaño
Entrevue
Baztango eta Baigorriko gazteak

«Korrikak gure arteko mugarik ez dela azaleratzen du»

Korrikak Nafarroa Beheretik Nafarroa Garaira igaro den unea ostiral honetako bereziena izan da. Baztango Gazte Asanbladak eta Basaizea Kultur Batasunak hartu dute 226. kilometroko lekukoa. Lepoko bi aldeko gazte euskaldunek mugarik ez dela aldarrikatu dute.

Audio_placeholder

«Korrikak gure arteko mugarik ez dela azaleratzen du»

Loading player...
Baztan eta Baigorriko gazteak, lekukoa hartzeko zain
Baztan eta Baigorriko gazteak, lekukoa hartzeko zain (NAIZ)

Hiru urte daramate Baztan eta Baigorriko gazteek sareak elkarrekin josten. 23. Korrika lan horren sakontzeko baliatu dute. Hala ere, Baigorri eta Baztan inguruetako gazteek harremana betidanik izan dutela azaldu digu Lierni Oteiza Baztango Gazte Asanbladako kideak. «Agian pixka bat galtzen ari da, baina egon beti egon da harremana. Bereziki Erratzu eta Baigorriko gazteen. Baina Baztango Gazte Asanbladako kideek harremana egiteko beharra ikusi genuen; mugak hausteko ekitaldiak sortzeko».

Korrika horretarako tresna baliagarria dela azaldu du, haren hitzetan, Korrikak euskararen aldeko aldarria Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzen duelako eta «mugarik ez dagoela azaleratzen duelako».

226. kilometroa hartu dute elkarrekin Baztango eta Baigorriko gazteek, baina aurrez bestelako ekimen batzuk egin dituztela azaldu digu Xabi Ertze baztandarrak. Horietako berezienetakoa: Izpegiko bestak. Aurten irailaren 20 eta 21ean izango dira.

«Mugak fisikoki hautsi daitezke, baita euskaratik ere bai»

Loading player...

Baigorritik maldan gora korrika iritsi da Xalbat Alzugaray baigorriarra. Mugak modu askotara hautsi daitezkeela azaldu du, eta horietako bat euskara dela: «euskarak batzen gaituelako, sinpleki».

 

Jaurlaritza Logoa