En direct

Bigarren Kafea

«Lantaldearekin konektatuta egotea oso garrantzitsua iruditzen zait»

Nerea Elizalde Zamakona txikitatik aritu da dantza eta musikan eta 16 urterekin antzerkiaren pasioa sentitu zuen. «Eskolan ez nengoen oso gustura klasean, lagunez gai, eta ostiralero antzerki eskoletara joaten nintzenean sentitu nuen hori zela nire lekua, hori zela egin nahi nuena». 

Audio_placeholder

«Lantaldearekin konektatuta egotea oso garrantzitsua iruditzen zait»

Loading player...

 

Nerea Elizalde Zamakonaren aurpegia ezaguna egingo zaie euskaldun askori, izan telebistagatik edo izan antzokiengatik. 16 urterekin sentitu zuen antzerkirako pasioa, eta hortik urtebetera Bilboko Pabeloi 6ko gazte konpainian sartzeko aukera izan zuen kasting bat egin ondoren. «Baietz esan zidatenean, mundu osoa ezagutzen hasi nintzen; nire etxea izan da» kontatu digu Bigarren Kafean.

Antzezten duen pertsonaiaren arabera hau sortzeko lanketa ezberdina egin izan du; zenbaitetan animalietatik abiatuta edo musikatik: «Romeo eta Julietan Merkutxo egiteko, pantera, lehoia figura eta arima zeukala irudikatu nuen». Hala ere, «hainbeste lan egiten, jolasa ahaztu zait» aitortu digu. Orain musika gehiago erabiltzen duela aipatu digu, «gidoi bat irakurtzen dudanean, musika etortzen zait burura». Horren adibide, Gozeneko Garaziren pertsonaiaren lehen denboraldia gogoratu du, drama puntua zuen, eta Silvia perez Cruzen 'De Frente' entzuten omen zuen etengabe.

 Gaur egun aktoreek bizi duten egoeraren inguruan ere aritu gara «Nire ingurura begiratzen dut eta nrie lagunek ez daukate nik bezain zorte handia». Hala ere, kasting-en inguruan bere egoera ere aldatu dela esan digu: «urtean 16 kasting egin nituen 17 urterekin, eta orain urtean bakarra egiten dut». Bere lanen bat sortzearen inguruan «aktorearen paperaren atzean izkutatzen naiz, idaztea oso hauskorra iruditzen zait» esan digu eta«sortzaileek dituzten arazoak ikusten ditut eta sortzaileen kontuak errebeindikatu nahi ditut»

Bihar arte soilik antzezlana Arriagan estreinatu zuten orain gutxi, eta lan honi buruz ere aritu gara. Antzerki obra honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, entzun elkarrizketan goxo honetan aipatu dizkigunak. 




Jaurlaritza Logoa