En direct

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

’Final Fantasy VII Rebirth’, ‘Persona 3 Reload’ eta ‘Mario vs Donkey Kong’ datoz otsailean

Otsaila izan da ohi da urteko hilabeterik garrantzitsuenetakoa bideojokoentzat. Urte hasierako argitalpen handienak egunotan jazoko dira, hori horrela: 2024koa otsail interesgarria da.

Audio_placeholder

’Final Fantasy VII Rebirth’, ‘Persona 3 Reload’ eta ‘Mario vs Donkey Kong’ datoz otsailean

Loading player...

PlayStation-ekoen ‘State of Play’ aurkezpeneko iragarpenak ezagutu ditugu aste honetako Game Erauntsia saioan.  Bestetik, Hideo Kojima bideojoko berria prestatzen ari da.

Dagoeneko Granblue Fantasy: Relink eta Persona 3 Reload japoniarrak edo polemikaz inguratuta iritsi den Suicide Squad: Kill the Justice League estreinatu dira, adibidez. Datozen asteotan ere japoniarrak izango dira nagusi. Nintendo-k, hasteko, Game Boy Advance eramangarrirako kaleratutako Mario vs Donkey Kong berregingo du Switch kontsolarako. Square Enix-ek, bestalde, Final Fantasy VII mitikoaren remake-arekin jarraitzen du: bigarren atala, Rebirth, hilabete bukaeran kaleratuko dute PlayStation 5erako.

Bestelako estreinaldi txikiagoak ere ekarri ditugu Game Erauntsira; izan ere, Helldivers 2, Skull and Bones, Bandle Tale, Sons of the Forest, Brothers: A Tale of Two Sons Remake eta Star Wars: Dark Forces Remaster jasoko ditugu otsailean.

Aurkezpenak ikusteko aukera eduki dugu egunotan, gainera. PlayStationek bere State of Play zuzenekoaren azken atala argitaratu zuen urtarrilari bukaera emateko. 40 minututan PlayStation Studiosen zein hirugarrenen bideojokoak aurkezteari ekin zioten, bidean iragarpen interesgarriak utzita: Silent Hill 2, Metro Awakening, Rise of the Ronin, Sonic x Shadow Generations edo Until Dawn ikusi genituen.

Iragarpenik esanguratsuenak, baina, Hideo Kojima sortzaile japoniarraren eskutik etorri ziren. Alde batetik, Death Stranding 2 berriz erakusteko aprobetxatu zuen: On the Beach azpitituluarekin, 2025ean argitaratzeko asmoa dauka. Bestetik, PlayStationekin elkarlan berria aurkeztu zuen: Physint izeneko titulua garatzen dabil, eta Metal Gear sagaren oinordekoa izango dela dirudi.

Saioarekin bukatzeko, euskarazko bideojoko berria aurkeztu dugu! Otsoa zaleak Renaissance Kingdoms gure hizkuntzara lokalizatu du: doan joka dezakegu PC, Android eta iOS plataformetan.

Jaurlaritza Logoa