En direct

NAIZ irratia

Euria eta elurra izango dira asteburuko protagonistak

Negu giro bete-betean amaituko dira gabonak. Iker Ibarluzeak datozen egunetako iragarpena eman du NAIZ Irratian. Arratsaldetik aurrera kaxkartuko da eguraldia, eta okerrera egingo du bihar: Kantauri isurialdean etengabekoa izango da euria. Elur maila 700-800 metroren bueltan izango da asteburuan.

Audio_placeholder

Euria eta elurra izango dira asteburuko protagonistak

Loading player...
Alerta horia ezarria dago datozen egunetarako Hego Euskal Herrian. (Raul BOGAJO/FOKU)
Alerta horia ezarria dago datozen egunetarako Hego Euskal Herrian. (Raul BOGAJO/FOKU)

Kantauri isurialdean eta ekialdean euriak ez du atsedenik emango. Ipar mendebaldeko haizea sartuko da ostiral arratsaldean eta lurraldean euri zaparradak zabalduko dira. Horretaz gain, tenperaturak hoztuko dira eta horrekin batera, elur-maila jaitsiko da. 800 metrotik gora elurtuko du, Ibarluzearen esanetan, batez ere 1.000 metrotik gorako mendikateetan, elur dezente pilatuko da bertan.

Asteburuan joera mantendu egingo da. Larunbatean okerrera egingo du, euria etengabekoa izango da Kantauri isurialdean. Elur maila 700 metroren bueltan izango da eta elurra pilatzen jarraituko du. Ekialdean airea hotzagoa izango da gainera, eta euria etengabekoa izango denez, Ibarluzeak ez du baztertzen Gipuzkoa ekialdean eta nafar iparraldean, Pirinio inguruan, elur-maila 500-600 metrotara jaistea. Igandean, haizea ipar-ekialdean finkatuko da eta Nafarroa ekialdean eta hegoaldean atertzera joko du. Euria Kantauri isurialdean eta bereziki mendebaldean mantenduko da. Elur maila 600 metro inguruan izango da.

Beraz, elurra ez da beheko mailetara jaitsiko datozen orduetan, baina 700-800 metrotik gora elur dezente pilatzea aurreikusten du Ibarluzeak.

Astelehenean gehiago hoztuko du, elur-maila 400-500 metrotara jaitsiz, baina oso prezipitazio gutxi espero dira. Asteartean, berriz, are eta aire masa hotzagoa sartuko da Euskal Herrian. Hotz handiko eguna izango da, zero azpiko tenperaturekin puntu askotan. Hortik aurrera, «lasaitzeko» joera izango du eguraldiak. 

Eguraldiaren inguruko aurreikuspen zehatza NAIZen atari berezian topa daiteke.

Jaurlaritza Logoa