En direct

Bigarren Kafea

Zergatik da ‘September’ hain kantu ona? 

Earth, Wind & Fire taldearen 'September' kantua ekarri digu Maialen Tellabide Barquerok 2024ko lehen saiora. Abesti bat ona zerk egiten duen azaldu eta arrakastaren bidean jartzeko osagaiak zeintzuk diren argitu digu.

Audio_placeholder

Zergatik da ‘September’ hain kantu ona? 

Loading player...

«Abesti bat egiterakoan intentzio bat dago» Tellabideren iritziz. «Abesti batek umore onez jartzen bagaitu edo dantza egitera bultzatzen bagaitu, konposatzerako orduan hori eragiteko intentzioa egon delako da».

Nola jakin daiteke egiten den abesti bat ona den edo ez? «Abesti ona izateko, hiru edo lau elementurekin funtzionatu egin behar du baina aldi berean, elementu asko dituen abesti baten kasuan, elementu bakoitzak bere kabuz zentzua izan behar du».

Erritmoak, armoniak eta melodiak osatzen dute abesti baten oinarrizko egitura. ‘September’ abestiaren kasuan, aurrez aipatutako ezaugarri guztiak betetzen ditu Tellabideren iritziz eta hori izan daiteke abesti oso on baten adibidea.

Entzun Maialen Tellabide Barquerok Bigarren Kafean kontatu diguna.

Jaurlaritza Logoa