En direct

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Zarata’ tarteak 2023an eman duena lau kantutan laburbilduta

Lan eskerga egiten du Iker Bárbarak euskal eszenako erradiografia ahalik eta txukunena osatuz Zarata Mondo Sonoro aldizkarian. Bertatik ekartzen dizkigu guri astero-astero abestiak, eta, urteko azkenean, lau kantu hautatu ditu 2023ak eman duenaren adierazgarri.

Audio_placeholder

‘Zarata’ tarteak 2023an eman duena lau kantutan laburbilduta

Loading player...
Bigarren lan luzea atera du Verde Prato proiektuarekin Ana Arsuaga Aramberri musikari eta artista tolosarrak.
Bigarren lan luzea atera du Verde Prato proiektuarekin Ana Arsuaga Aramberri musikari eta artista tolosarrak. (Maria MURIEDAS)

Zarata Mondo Sonoro aldizkariko zuzendaria da Iker Bárbara kazetari bilbotarra eta MusikHaria saioan asteartero batzen duen uztatik lagin bat ekartzen digu. 

Urteko azken tartean, bere ustetan esanguratsuak izan diren lau abesti ekarri dizkigu. Ohikoa denez, estilo aniztasuna eta lurralde desberdinetako musika ekarri dizkigu. Euskaraz sortuak batzuk eta beste hizkuntzetan besteak. Kontatu digunez, aurten 250dik gora disko editatu dira Euskal Herrian, eta, «ziurrenik guztiak ez ditut zerrendatuta». 

Uzta horretatik hasita, lau abesti hauetan laburbildu digu 2023a Bárbarak:

Verde Prato - Ahizpak (Adoretua diskotik)

The Lookers - Everything was made by mistake (Sabotage & fun)

Melenas - Tú y yo (Ahora)

Sara Zozaya ft. Bengo - Maitia (Nara)

Hau izan da beraz Zarata tartetik ekarri digun argazkia. Bakarlari gipuzkoar esperimental bat, Lapurdiko kostaldeko surf-rock talde bat, Iruñean sortu eta Europan beren doinuak zabaltzen ari den lau emakumez osatutako punk talde bat eta ibilbide luzexka duen baina debuteko diskoa atera duen musikari bat. Lautik hiru proiektutan emakumeak nagusi, zerbait argi eta garbi aldatzen ari denaren seinale. Ea zer dakarren 2024ak Zarata Mondo Sonoro tartean.

Jaurlaritza Logoa