En direct

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

'Lied koadernoa' hitzetik doinura

30 pieza jasotzen dituen poema doinuratuak, pianoz eta ahots bakarrean interpretatuak jaso ditu Joserra Senperenak 'Lied koadernoak' diskoan. Pianoan konpositorea bera entzun dezakegu eta ahotsa berriz Maite Arruabarrena mezzosopranoak jarri du.

Audio_placeholder

'Lied koadernoa' hitzetik doinura

Loading player...
'Lied Koadernoa' diskoaren azala
'Lied Koadernoa' diskoaren azala (Juan G. ANDRÉS)

Ohikoan lan egiteko duen moduaren kontrako norabidean ondu du Joserra Senperenak 'Lied koadernoa' diskoa. Melodiatik hitzera abiatu beharrean, hitzak hartu ditu oinarri, abiapuntu, doinuak konposatzeko.

Euskal idazleen poesietara jo du horretarak:egunerokotasuna, maitasuna, desioa edota natura hizpide dituzten pieza soil eta asimetrikoetan topatu du pentagrametara eramateko beharrezko zuen materia iradokitzailea. Mari Luz Esteban, Juan Luis Zabala, Leire Bilbao, Itziar Ugarte Irizar, Josu Goikoetxea, Goizalde Landabaso eta Jon Gerediagaren poesiak dira, 30 guztira. Baina gehiago izan zitezkeen, beste horrenbeste utzi baitu alde batera, gustokoenei keku emanez bere 'Lied koaderno' partikular honetan.

Hitzetatik abiatuta, egitura askeetan murgildu da musika konposatzerakoan, esate batera pop- musikak  izan dezakeen egitura errepikakor eta ertsietatik ihes eginez. Pieza laburrak dirak, piano hutsez interpretatuak ahotsa lagun hartuta. Pianoan konpositorea bera, Joserra Senperena, eta ahotsa Maite Arruabarrena mezzosopranoak jarri dio. Ahotsa eta bihotza ere bai, bere kantaera abesti bakoitzera ekarri baitu Senperenaren hitzetan, egun Euskal Herrian dugun ahotsik bikainenetarikoa duen abeslariak.

Emaitza aparta da, soila eta indartsua. Diskoaren islada izango dira zuzenekoak ere, lehenengo hitzordua Donostian izango da, abenduaren 29an Victoria Eugenia antzokian.

Jaurlaritza Logoa