En direct

Erresaka emozionala

Berea ez den ohe batean, berea ez den bikotearen alboan iratzarri da Garazi. Marrubi zaporeko tekilen biharamuneko ajeak, fisikioak baino emozionalak, ordea, bere-bereak ditu. Goiatz Labandibarrek 'Bekatua' bere lehen eleberria aurkeztu digu Paraleloan.

Audio_placeholder

Erresaka emozionala

Loading player...
Goiatz Labandibar
Goiatz Labandibar (Jon Urbe | FOKU)

'Biharamuna' izan zen Goiatz Labandibarren lehen aukera bere lehen eleberria izango zenarekin lanean hasi zenean, editorearen iradokizunez ordea 'Bekatua' bilakatu zen. eta izen horrekin etorri da irakulearen eskuetara idazle oiartzuarraren lehen narrazio luzea. Biak ala biak ere izenburu egokiak inondik inora ere, biharamunak irauten duena irauten duelako eleberriak, eta bekatua hitzari darion iroziak zeharkatzen duelako kontakizuna hasieratik bukaeraraino.

Marrubi zaporeko tekila txupitoen zaporearekin hasten den parranda gau baten ondorenean kokatzen da eleberria: Garazi, 36 urteko emakumea, 19 urteko Mattinen ohean iratzartzen da. Ez da bere ohea, ez da bere Axi, bere bikotea ere.

Erresaka fisiologikoa baino emzoionalagoa izango denak irauten duena dirau narrazioak. Ohe horretatik mugitu gabe, Garazik atzera eta aurrera egingo du iraganetik etorkizunera, bere bizitza eta ingurukoena ere zalantzan jarriz.

Goiatz Labandibarrek eman dizkigu lehen eskutik bere lehen eleberriari buruzko xehetasunak Paraleloan.

Jaurlaritza Logoa