En direct

NAIZ irratia

Errez eta azkar ikusten diren hiru telesail: Jury Duty, We are Lady Parts eta Somewhere Boy

Denboraldi honetan ere gurekin izanen dira telesailen gomendioak egiten Nekane Madariaga eta Itziar Lamarka. Errez eta azkar ikusten diren 3 gomendio ekarri dizkigute. Denboraldi bakarra duten hiru telesail proposatu dizkigute.

Audio_placeholder

Errez eta azkar ikusten diren hiru telesail: Jury Duty, We are Lady Parts eta Somewhere Boy

Loading player...
We are Lady Parts
We are Lady Parts (Filmin)

Denboraldi honetan ere gurekin izanen dira telesailen gomendioak egiten Nekane Madariaga eta Itziar Lamarka. Errez eta azkar ikusten diren 3 gomendio ekarri dizkigute.

Jury Duty (Amazon Prime)

Jury Duty telesaila reality show faltsu bat da, epaiketa giroan garatzen dena. Ronald Gladden da protagonista, eta herri epaimahai batetako kidea izatea tokatu zaio. Epaimahaikide denak badakite telesail bat grabatzen ari dena, Ronald Gladdenek,ordea, benetako epaiketa bat dela uste dut, horra hor telesailaren xarma. Telesailak kritikaren laudorio handiak jaso ditu, eta Primetime Emmy sarietarako hainbat izendapen jaso ditu, komedia-serie onenaren izendapena barne. Umore kolpe handiak ditu telesailak, eta protagonista egoera zoro eta absurdoei egin beharko die aurre. Denboraldi bakarra du telesailak eta 8 kapitulu dira. Amazone prime streaming plataforman dago ikusgai.

 

 

We are lady Parts (Filmin)

 

Errez eta azkar ikusten da We are Lady Parts telesaila, eta soilik denboraldi bakarra eta motza delako, edo  kapitulu bakoitzak 25 minutu baino gutxiago irauten duelako.  Umore onez jartzen zaituen telesaila da, gutxi pentsarazi eta zapore gozoa uzten dizun horietakoa da.

Amina Hussainek 26 urte ditu eta mikrobiologiako doktoretza amaitu du. Gehiegi izerditzen du, gitarra isilpean jotzen du eta mutil musulman on bat bilatzen du ezkontzeko, baina, ez! Presio sozialaren ondorioz bialtzen du bikotea, berak benetan nahi duena da gitarra jotzea, nahiz eta jende aurrean jotzeari terrorea dion. Kasualidadez egingo du topo, eta hobe esanda, Lady Parts taldeak harekin egingo du topo eta konbentzituko dute Lady Parts post-punk taldeko kide izateko. Noski, ez da erreza izanen.

Komedia probokatzaile eta feminista baten aurrean gaude, estereotipoetatik ihes egiten dutena. Lady Parts punk taldea Londreseko 5 emakumek osatzen dute, bostak musulmanak, bostak oso ezberdinak. Nida Manzoorrek (Doctor Who, Enterprice) zuzendu eta ekoiztutako lehen telesaila da eta Filminen dago ikusgai.

Somewhere Boy (Filmin)

Erresuma Batuan arrastatsua izan da oso 'Somewhere Boy' telesaila, lau BAFTA sarietarako izendatua egon zen.  "The End of the F*** ing World" en sortzaileen telesail honek galdera egiteko zure semea babesteko, non dago muga?

Danny haurra zen bere ama auto istripu batean hil zenean. Oinazea gainditurik, aitak etxe batean giltzapetu zuen, kanpoan arriskua eta mounstroak zeudela pentsatuz hazitu zen Danny, etxetik atera gabe. Aita hiltzen denean aldatuko da Dannyren bizitza, izebaren etxera joango baita bizitzera. Pixkanaka-pixkanaka deskubrituko du benetako mundu erreala.

 

 

Jaurlaritza Logoa