En direct

Bigarren Kafea

Migratzen ikasiz, parapente baten atzetik

Nahiko hegazti ezezaguna da Ibis Eremita, baina azken asteetan nazioarteko albistegietan agertu da. Izan ere, sekulako balentria egin du zientifiko talde batek hegazti hauekin; migratzen erakutsi diete, parapente motordunekin. 

Audio_placeholder

Migratzen ikasiz, parapente baten atzetik

Loading player...

«Gertatu da noizbait ahate jaio berrei batek lehenengo aldiz pertsona bat ikusi, pertsona hura bere ama dela pentsatu, eta atzetik jarraitzea» esan digu Akaitz Sarasola Mugertzak. Eta jarrera hori kopiatuta, zientzialari talde batek sekulako balentria egin berri du ibis eremita hegaztiekin. 

«Ibis eremita XVII. mendean desagertu egin zen Europan ehiza eta habitat galeraren ondorioz» kontatu digu Sarasolak. Horregatik, berreskuratze lanetan ari dira zientzilariak. «Konturatu ziren hegaztiak bakarrik utzita, berandu hasten zirela migratzen». Horregatik, migrazio-bideak erakusten dizkiete, ama batek bere txitoekin egingo lukeen bezala; hegaztiek bidea buruz ikastea da asmoa.

Horretarako, bi boluntario parapente motordunetan doaz, atzetik hegaztiak dituztela. Esperimentu arrakastatsua izan da, baina tartean batzuk galdu egin dira, beste batzuk bizileku berriak topatu dituzte... Akaitz Sarasolak abentura honen nondik-norakoak kontatu dizkigu. 

 

Jaurlaritza Logoa