En direct
IA, ChatGPT, harreman konputazionalak, mind uploading... Adimen Artifizialarekin bat, hitz berriak iritsi dira gurera eta ez da harritzekoa gutako asko galduta ibiltzea. Unai Elordi Idalgok, Adimen Aritfizialean adituak, kontzeptu batzuk argitu dizkigu.
«Adimen Artifizial Prediktiboa gauzak detektatzen ditu, eta probabilitatearen arabera erabaki batzuk hartzun ditu ala ez; Adimen Aritfizial Generatiboa patroi konplexuak lortu eta beste eduki bat sortzeko gai da». Horrela laburbildu digu Elordik bi Adimen Artifizialen arteko desberdintasuna. Horren arabera, «alderdi generatiboak lana errazten dizu, automatizatu egiten dizu eta hori izan da beti softwearren helburua; adimen aritifizialak beste adimen batzuk emango dizkigu gauza berriak sortu ahal izateko».
Baina baditu bere alderdi txarrak. «Informazio asko iristen zaigu, eta zati handi bat ez da egia» ohartarazi digu Elordik. «Teknikak eduki asko sortzeko balio du, baina intentzionalitatearen arabera, min asko egin dezake» onartu digu.