En direct

Eli Pagola

Ekofeminismoaren erronkak arloz arlo

Erpin ezberdinetik begiratu diote ekofeminismoari UEUko Udako Ikastaroetan. Non gaude eta zeintzuk dira erronkak?

Audio_placeholder

Ekofeminismoaren erronkak arloz arlo

Loading player...
Iratxe Retolaza. Euskal literatura, katebegi berrien bila: begirada feministatik.
Iratxe Retolaza. Euskal literatura, katebegi berrien bila: begirada feministatik. (UEU)

UEUko Udako Ikastaroetan «Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian» izeneko jardunaldia izan zen ekainaren 29an Gasteizen. Bertan, besteak beste, alor ezberdinetatik ekofeminismoari eta ekofeminismotik arlo ezberdinei egin dakizkiekeen ekarpenak eta identifikatzen diren aukerak izan zituzten aztergai. Horrela aurkeztu zuen Mirene Begiristain Zubilagak, jardunaldietako antolatzaileetako batek; «eraikuntza kolektiborako baliagarria iruditu zaigu, eremu desberdinetan jarduten dugunez, mahai gaineratzea eremu bakoitzean ekofeminismoari nola begiratzen diogun edo ekofeminismoak zein erronka dituen gure eremuari lotuta».

Aurrera begirako erronkak identifikatzeko helburuari erantzuteko, beraz, eremu ezberdinetako 8 hizlari bildu zituzten; Lorea Agirre Dorronsoro (Euskalgintzatik), Arantza Arrien Goitiandia (Landa eremutik), Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai (Kazetaritzatik), Ainara Kaltzakorta Urresti (Mugimendu ekologistatik), Amanda Dias Verrone (Zuzenbidetik), Estitxu Villamor Lomas (Energiaren arlotik), Miren Vives Urbieta (Hirigintzatik) eta Maite Zabala Idigoras (Osatze Feministaren proposamenetik).

Bakoitzari hitzartze labur bat eskatu zitzaion eta oinarritzat galdera bikoitza luzatu zieten; Euskal Herrian  etorkizun ekofeminista sostengarri bat eraikitzeari begira zein erronka planteatzen dizkizue ekofeminismoak zuen eremuetan? eta, beste aldera, zuen eremuetatik zein erronka planteatzen dizkiozue ekofeminismoari?

Jaurlaritza Logoa