En direct

Telmo Trenor

Hip hop, Beat eta Dub doinuak udako ∫ateliteak saioan

∫ateliteak 4x38

Audio_placeholder

Hip hop, Beat eta Dub doinuak udako ∫ateliteak saioan

Loading player...
Radioactividad lana
Radioactividad lana (Erik Urano)

Apurka apurka ari gara gure 4. denboraldi honetako azken txanpara iristen. Hip hop, Beat eta Dub pixka bat... Udarako ∫ateliteak saioaren 163. edizio hau benetan groovya atera zaigu. Euskal Herrian hasi gara bertako zenbait artista mitikoren proiektuak entzunaz: Makalaren Arima Soulen erremixak, El puto Yanu eta bere lan berriak, Goxoa Grooves faktoriatik datorkigun Lindano... baita Erik Uranok Kraftwerk mitikoei eginiko omenaldia ere.

Raperorik gabeko erritmoek ere izan dute protagonismoa Fig. 8, Cino & Astronight eta Ricky a.k.a. Señor Impulso Bioeléctrico musikarien beatape ezberdinekin. Amaitzeko kutsu mediterranear edo udatiarra duten zenbait nobedade entzuteko aprobetxatu dugu. Enjoy!

Jaurlaritza Logoa