En direct

Naiz Irratia

«Orain Debarentzat Elkarrekin Podemosen ateak itxita egongo dira»

Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusigai Miren Etxevestek azpimarratu du bere taldeak ez diola inoiz «espreski» lidergoa emango EAJri. Hala, koalizio morearekin lotura duen Orain Deba hautagaitzak EAJren gobernu bat ahalbidetzea erabaki izana «sorpresa txarra» izan dela baieztatu du.

Audio_placeholder

«Orain Debarentzat Elkarrekin Podemosen ateak itxita egongo dira»

Loading player...
Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusigaia
Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako ahaldun nagusigaia (Naiz Irratia)

Ez Gipuzkoan ez inon. Elkarrekin Podemosek ez du «inoiz» EAJren, «kontserbadurismoaren bozeramaile nagusiaren» gobernurik ahalbidetuko aldaketa bat behar dela uste duelako, «ezin diogu lidergoa eman». Miren Etxeveste ahaldun nagusigaiarentzat jeltzaleei berdin zaie noren babesa jaso «eserlekuari» eusteko eta PPrena ere balekotzat dute, «zilegia da baina ez da itsurosoa».

Deban hain justu, Elkarrekin Podemosekin lotura zuen Orain Deba plataformak EAJri emango dio alkatetza, indar bozkatuena izan zen EH Bilduri beharrean. «Sorpresa txarra, ez genuen espero», dio Etxebestek eta gaineratu neurriak hartuko dituztela eta erabat desbinkulatu direla udal hautagaitza honetatik.

Jaurlaritza Logoa