En direct

Naiz Irratia

«Segitu behar dugu borrokan Macronen politika neoliberal osoaren aurka»

Frantziako gobernuaren pentsioen erreformaren aurkako mobilizazio egun berria deitu dute astearte honetarako sindikatuek. Bezperan, Aldizkari Ofizialean argitaratu dute dekretua eta ondorioz erreformaren hainbat neurri indarrean sartu dira. «Probokaziotzat» jo dute pausoa LAB eta CGTk.

Audio_placeholder

«Segitu behar dugu borrokan Macronen politika neoliberal osoaren aurka»

Loading player...
Pentsioen erreformaren aurkako manifestazioa Baionan
Pentsioen erreformaren aurkako manifestazioa Baionan (Maite UBIRIA)

«Probokazio» bat izan da pentsioen erreformaren dekretua Aldizkari Ofizialean greba egun berri baten bezperan argitaratzea LAB sindikatuko Argitxu Dufauren esanetan. Ez da gehiegi harritu, hala ere, Macronen gobernuaren estrategia «hasieratik tentsioa mantentzea» izan dela uste baitu. Baina parean langileria «batuta» dagoela baieztatu du, «erreforma honen aurka, justizia sozialaren alde eta Macronen aurka»

Liot talde parlamentarioaren bitartez asteazken honetan erretreta hartzeko adinaren atzerapena indargabetzeko lege-proiektu bat eztabaidatu eta bozkatuko da. Dufauren esanetan «legea indargabetzeko tresna bat» izan daiteke baina gaineratu du ez dutela esperantza handirik Konstituzio frantziarrarengan berak baimendu baitzuen erreforma Asanblea Nazionalean bozkatu gabe «martxan jartzea». Sindikatu abertzalearentzat garrantzitsuena«mobilizazioa» da, «segitu behar dugu borrokan erreformaren aurka baina baita ere Macronen politika neoliberal osoaren aurka». «Pentsioen erreformaren ostean lanaren eta inmigrazioaren erreformak azaleratu nahi dituzte»

Dufauk badaki mobilizazioak jarraipena izan dezan uda ez da urteko sasoirik onena baina «tentsio puntu bat» mantendu beharra azpimarratu du eta baita «denbora» hartzea ere irailetik aurrerako «sartze soziala» antolatzeko. Izan ere, ohartarazi du Frantziako gobernuak «ondoko erreformak» azkartu nahi dituela, «lanari buruzko erreforma berri bat eta inmigrazioari buruzko erreforma arrazista bat».

«Gizartean haserre handia dago»

Peio Dufau CGTko ordezkariak ere probokaziotzat jo du erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzen duen eta pentsioa kalkulatzeko arau berriak jasotzen dituen dekretua greba egun berri baten bezperan argitaratu izana, «bazekiten gaurko mobilizazio egun berria zegoela deituta eta dekretua argitaratu dute esperantza kentzeko, haserre handiagoa sortarazteko». Bada, haserrea oso zabalduta dagoela baieztatu du, «gizartea ez da entzuna izaten ari eta langileak kaltetuak dira».

Erretiro adinaren atzerapena indargabetzeko lege-proiektuaren inguruan, «esperntza biziki txikia dugu hortan, zoritxarrez badakigu gobernuak arauak ongi menperatzen dituela». Dufauren esanetan balioa izango duena da Asanblada Nazionala ere erreformaren kontra dagoela ikustea. Ondorioz, demokrazia bera ezbaian dagoela ohartarazi du, «erakusten da bozkatzeak ez duela ondoriorik».

Jaurlaritza Logoa