En direct

NAIZ Irratia
Entrevue
Jose Manuel Villanueva
EH Bilduko alkategaia Oionen

«EAJk oso gaizki egin du Oionen eta herria nekatu egin da»

EH Bilduko Jose Manuel Villanueva izan da garaile Oionen. «Oso pozik» dago emaitzarekin eta nabarmendu du herriak koalizio soberanistarengan jarri duela konfiantza.

Audio_placeholder

«EAJk oso gaizki egin du Oionen eta herria nekatu egin da»

Loading player...
Jose Manuel Villanueva, Oiongo EH Bilduren alkategaia, Eva Lopez de Arroyabe ahaldun nagusigaiaren ondoan
Jose Manuel Villanueva, Oiongo EH Bilduren alkategaia, Eva Lopez de Arroyabe ahaldun nagusigaiaren ondoan (EH Bildu)

EH Bilduk 5 ordezkari lortu ditu Oionen, EAJk 3, PPk 2 eta PSEk 1. Jose Manuel Villanueva koalizio abertzaleko alkategaiak aitortu du ez zutela espero «hainbeste» haztea. EH Bilduk «kriston» lana egin duela baieztatu du, «EAJk oso gaizki» egin duela eta «nekatuta» zegoen herriak aldaketa «izugarri» baten aldeko apustua egin eta EH Bildurengan jarri duela konfiantza.

Aldaketa handia izan duzue herrian. Pozik izango zarete, ezta?

Bai, oso pozik. Kristoren aldaketa izan da, izugarria. Ez genuen espero hainbeste aldaketa baina bueno, onartu egin behar da. Herriak hitz egin du eta gu hor egongo gara, ziur.

Hauteskunde kanpainan galdetzen zenuten ea zuek prest zaudeten Oionentzat eta ea Oiongo herritarrak zuentzat prest izango ote diren. Galdera onak dira hauek, erantzuterik bai?

Prest egongo gara egin behar duguna egiteko eta herriak esan du prest dagoela guk egiteko. Beraz, hemendik aurrera lanera.

Eta burutzeko gauzen artean lehentasunik ote duzue herrian?

Lehendabizi asimilatu behar dugu gertatu dena, orain asimilatu gabe dagoelako. Baina badira gauza batzuk. Ez da guri gustatzen zaigun herria dagoen moduan. Garbiketari buruz, esan digute. Saiatuko gara ikusten ea zer dagoen hor egiteko prest edo zerk daukan presa eta egingo dugu. Baina lehendabizi eseri egin behar dugu eta gero hasiko gara lanean.

Bozen kopurua ikusten badugu EH Bildu 347 bozetatik 504ra igaro da eta EAJ 506tik 378ra jaitsi da. Aldaketa hori zerbaitetan oinarritu daiteke?

Bai. Guk askotan esan dugu guk kriston lana egin dugula, hori dudarik gabe, baina EAJk egin duena guk uste dugu oso gaizki egin duela. Beraz, herria nekatu egin da eta herriaren apustua izan da aldaketa eta, kasu honetan, adjektiboa jarriko diogu, izugarria. Gure gainean jarri du konfiantza eta hartuko dugu lekukoa eta lanera.

Jaurlaritza Logoa