En direct

Bigarren Kafea

«Hizkuntza guztiek balio instrumental berak dituztela erakutsi du ikerketak»

Gasteizko Miguel de Unamuno institutuan Ikerketa Batxilergoa eskainiko dute datorren ikasturtean. Aurten, batxilergoko bigarren mailako lau ikaslek, atariko modura balio izan duen ikerketa bat egin dute, besteak beste, 45 hizkuntza identifikatu dituzte ikastetxean.

Audio_placeholder

«Hizkuntza guztiek balio instrumental berak dituztela erakutsi du ikerketak»

Loading player...

Ane Orbe, Josune Antolin, Uxue Tobarias eta Unax Polidura izan dira beraien ikastetxean entzuten diren hizkuntza guztiak identifikatzeko ikerketa egin dutenak. «Ez genuen horrelako proposamenik espero baina oso interesgarria izan da». Leire Bengoetxea frantseseko irakasleak egin zien proposamena.

Ikerketa bat nola egin ikastea izan zuten lehen egitekoa. «Beñat Garaiok erakutsi zigun tesi bat nola egin. Bideo bat egin genuen ikastetxean gure proiektuaren berri zabaltzeko eta galdetegi bat prestatu genuen. Kosta egin da erantzunak jasotzea baina azkenerako, fidagarria izateko adina erantzun lortu genituen. 700dik gora dira ikastetxeko ikasleak eta erdiek erantzun dute galdetegia».

45 hizkuntza ezberdin identifikatu dituzte ikastetxean eta atera dituzten ondorioen artean, bat namarmendu dute ikasleek. «Hainbat kasutan lotsa somatzen dugu hizkuntza bat hitz egiten duten eta hori esan nahi ez dutenen artean».

Bengoetxeak buruan zuen frantseseko eskoletan hizkuntza aniztasuna lantzeko ideia. «Klaustro batean ikerketa batxilergoa martxan jarriko zela komentatu zen eta proba modura ikerketa hori egin zitekeela pentsatu nuen».

Etor Perez de San Roman da Miguel de Unamuno ikastetxeko ikasketa burua. «Ikerketa honek hainbat ondorio erakutsi dizkigu datorren urteari begira. Ikerketa batxilergoa bideragarria dela ikusi dugu eta ikasleak gustura aritu dira lanean. Zuzendaritzan argi ez genituen hainbat alor argitzeko balio izan digu».

 

Jaurlaritza Logoa