En direct
Irakurleak liburu honetan, Panpina antzezlaneko edukiez gain, batetik Erika Olaizolak berak sormen prozesuari buruz idatzitako gogoetak topatuko ditu, eta, bestetik, han edo hemen bidaide izan dituen lagunek “panpina” kontzeptua buruan hartuta libururako idatzi dituzten ekarpenak.
2019ko udazkenean estreinatu zenetik, Panpina antzezlana emanalditik emanaldira hazten joan da. Publikoarekin berehalakoa izan da konexioa, eta gerora, Erikak emanaldiz emanaldi antzezlanaren energiaz jabetu ahala, gero eta ozenago egin du eztanda haren oholtza gaineko indarrak. Emanaldietara joaten denak berehala sumatuko du publikoaren konplizitatea, Erika Rooibos pertsonaia protagonistaren emakume gorputz autoironikotik bidaltzen dituen jendarte-zirtoekin aukera izango du barre egiteko, hausnartzeko, eta hunkitzeko.