En direct

Bigarren Kafea

«Kontuz ibili behar da aldizkako barauarekin, orokorrean jendeak argaltzeko egiten baitu»

Hamasei orduz jan gabe egon eta zortzi ordutan jateak dakartzan onurak, kalteak eta baraualdiek historian izan duten ibilbidea kontatu digu Maddi Etxeberria Otaegi nutrizionistak gaurko saioan. 

Audio_placeholder

«Kontuz ibili behar da aldizkako barauarekin, orokorrean jendeak argaltzeko egiten baitu»

Loading player...

Pandemiaren ostean dieta asko jarri ziren modan, eta dietekin batera oso ezaguna egin zen baraua, eta batez ere aldizkako baraua. Maddi Etxeberria Otaegi nutrizionistak azaldu du aldizkako barauak hamasei orduz jan gabe egotea eta zortzi orduz jatea esan nahi duela. «Hori egiten da, aztertuta dagoelako hamabi edo hamairu ordu pasatzen badira jan gabe onura metabolikoak izan daitezkeela», kontatu du Etxeeberriak. 

Onura ezberdinak dituela esan du nutrizionistak, horien artean, autofagia, gorputzeko ehunak hobeto birsortzea; zahartze  prozesua atzeratzen laguntze du eta bestetik, argaltzen ere laguntzen du. «Kontuaz ibili behar da aldizkako barauarekin, orokorrean jendeak argaltzeko egiten baitu», eta gehitu du bere ustez hori ez dela ideia ona. 

Baraualdiak talde konkretu batzuentzat gomendagarriak ez direla ere azaldu du, besteak beste, haurrentzat, pertsona helduentzat edota haurdun daudenentzat. «Gainera kontuz ibili behar da, normalean horrelakoak argaltzeko egiten direnez osasun mentalarekiko albo kalteak ere izan baititzake». Onurez, kalteez eta baraualdiek historian izan duten ibilbideaz aritu da gaurkoan Maddi Etxeberria Otaegi Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa