En direct

Bigarren Kafea

NHIL: «Beti esaten dugu zuzeneko talde bat garela»

Bideari doinuak jartzen dabil NHIL taldea duela urte batzuk, eta akaso hori da atzean utzi nahi duten aztarnarik handiena, parekoari kantuan aritu besteok 'Bizi Bagina Bezala' sentiaraztea.

Audio_placeholder

NHIL: «Beti esaten dugu zuzeneko talde bat garela»

Loading player...

 

Bigarren Kafean izan ditugu Sara Alonso eta Beñat Arrieta NHIL taldearen ordezkari gisa, eta gauza asko kontatu dizkigute, lehenik eta behin, euren azken lanaren inguruan aritu gara, lehengo urtean kaleratutako 'Bizi bagina bezala' diskoaren zuzeneko grabazio berriaren inguruan.

«Sara eta nik behin baino gehiagotan egin izan ditugu kontzertu txikiak, ni gitarra akustikoarekin eta Sara piano eta ahotsarekin; horregatik erabaki dugu disko hau kaleratzea» esan digu Beñatek, banda osoarekin daudenean lortzen duten soinu bereizgarri hori azpimarratzeko modua izan dela gehituz.

«Beti esaten dugu zuzeneko talde bat garela». Bistan da, esan bezala, lehengo urteko diskoan aurki zitezkeen zenbait kantu hautatu eta grabatu baititu Nhil taldeak disko berri honetan. Urte bete badu Nhil taldearen disko berriak, eta orainarteko balantzearen inguruan galdetu nahi izan diegu.

«Lehenego diskoa proba bat izan zen, eta bigarrenean beste pauso bat eman dugu; zuzenekoetan horri zukua atera nahi izan diogu» aipatu digu Sarak, bidean asko hazi direla gehituz. «Lehenengo kontzertuan ikusi gintuenak eta orain ikusten gaituena, nabarituko du, kristoren eboluzioa dago».

«Konziente, politiki eta disfrutatzen» dabiltza Nhil taldekoak, sareak pop-funk gisa izendatzen duen soinua landuz, baina euren hitzetan anitzagoa den unibertso sonikoa plazaratuz. «Kosta egiten zaigu gure estiloa definitzea; pop-urri deitzen diogu, denetarik sartzen dugulako».

Jaurlaritza Logoa