En direct
Bi euskal ekoizpen karteldegian
Bi euskal ekoizpen estreinatzen dira ostiral honetan zine karteldegian, noski horiek dira aste honetako gomendioak. Baina plataformetan ikusteko gomendioak ere ekarri ditugu 'Bideokluba' saiora.
20.000 Especies de abejas
Iritsi da karteldegira Estibalitz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filma. Berlinenen estreinatu eta Malagako festibaletik pasa ostean iritsi da aretoetara. Urteko estreinaldiaren aurrean gaude.
8 urte dituen Cocó izeneko umea bere ama eta anaia arrebekin amonaren etxera joango da udako oporrak pasatzera. Amak (Patria López) bere lanerako bukatu behar duen arte lan bat sortzen duen bitartean Cocók inguruko haurrekin uda pasatuko du, eta bere buruaren inguruko zalantzak agertuko ditu. Inguruan denek deitzen dute Aitor, baina ez du bere burua ezagutzen izen horretan, ezta besteen begiradan ere.
Talka ezberdinekin osatutako pelikula bat da ‘20.000 especies de abejas' filma. Hiru emakume belaunaldi, hiru ikuspuntu, eta talka honek iraganeko beste hainbat eztabaida irekiko ditu. Izeba (Ane Gabarain) da Coco ulertzen duen bakarra.
Laudiotarrak zuzendutako filma Berlinen estreinatu zen, Sail Ofizialean eta hiru garaikur lortu zituen filmak, azpimarragarriena Sofia Otero umeak irabazitakoa, aktore onenaren Zilarrezko Hartza.
Orain dela 3 urte Bilboko ZINEBIn 'Polvo Somos' kortoarekin lehiatu zen eta saria lortu zuen Urresolak. Pasa den urtean Canneseko Kritikaren Astean izan zen hautatua berak zuzendutako 'Cuerdas' laburra ere, eta saritua izan zen.
Niri sentsazio gazi gozoak utzi dizkit filmak. Egia da lantzen duen gaia benetan erakargarria eta interesgarria dela, baina azpitramak ez nau asetu. Hori bai, asko gustatu zaizkit Cocok izebarekin eta udako lagun berriekin dituen pasarteak, nire ustez, hor dago filmaren magia.
'20.000 especies de abejas' filmak Céline Sciammaren 'Tomboy' gogoratu dit, oso gomendagarria azken hau, Filmin plataforman duzue ikusgai.
A los libros y a las mujeres canto
Liburuaren Nazioarteko Egunaren atarian iritsiko da zine karteldegira Maria Elorzaren azken dokumentala.
Liburuek ezkutatzen dituzten istorioak abiapuntutzat hartu ditu Elorzak. Horrela emakume ezberdinen pasarte pertsonalak kontatzen ditu (bere ama eta haren lagunak), nire ustez sasi ikerketa bat bezala uler daiteke dokumental hau. Gutxika, gutxika, pertsonaia istorio eta pasarte bitxiak kontatuko dizkigu. Azpimarragarria da hartzen da ikerketa honen buru zuzendaria bera dela, Elorza berak jartzen dio of ahotsa filmari, italiarrez gainera. Baina horrek badu bere zergatia.
Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean estreinatu zen 'A los libros y a las mujueres canto' dokumentala eta Gazteriaren Saria irabazi zuen. Film oso berezia da, xarma handikoa. Zuzendariaren amari eta haren lagunei, literaturari eta zineari egindako amodio eskutitza da.
Plataformetan zer ikusi?
The Batman (Movistar)
Superheroien filmak gustatzen bazaizkizue adi hirugarren gomendio honi. Karteldegira iritsi eta urte batera ikusgai dago Matt reevesen 'The Batman' filma Movistar plataforman.
Denok ezagutzen dugun saguzahar famatuari eskeinitako azken pelikula da ‘The Batman’. Robert Pattinson da kapadun pertsonaiari bizia ematen dion aktorea eta filmeko antagonistak Pinguinoa eta Enigma dira. Horrelako filmetan ohikoa den bezala, gure heroiak Gotham izeneko hiria antagonista ezberdinen plan maltzurretatik salbatu beharko du.
'The Batman' filman ordea protagonista ez da ohiko heroi garaitezin perfektua. Pattisonen Barman gizabanako ilun eta azkarra da, gaizkibileak harrapatzeko bere detektibe sena erabiliko duena. .
Niri asko gustatu zitzaidan. Filmaren lehenengo zatiak Fincherren 'Seven' edo 'Zodiac' ekarri zidan gogora. Bigarren zatia ohiko superheroien filma da eta niri ez zitzaidan hain interesgarri egin. Movistarren estreinatzen da aste honetan baina dela hilabete batzuetatik HBO plataforman dago ere.
Benedetta (Filmin)
Super heroiak apuntatua gure ikusi beharreko zerrendetan, traje bltza du batmanek eta beltzen jantzen diren beste emakume batzuek orain protagonsita. Italiara joko dugu, XVII. mendera.
Filminen dago ikusgai haimaika aurpegi dituen Paul Verhoebenen Bentetta. Mojak, mirariak eta sexua
BENEDETTA
XVII. mendeko Italian kokatuta, benetan gertatutako kasu bat kontatzen du aste honetako azken gomendioak. Benedetta izeneko emakume gaztea komentu kristau batetara heldu eta egun gutxitara amets mistikoak edukitzen hasiko da. Hasiera batean Jaungoikoarekin egingo du amets, baina gero gizatiarragoak bihurtuko dira bere ametsak eta inguruan dituen beste emakumeekin sexu fantasiak ditu, eta filma aurrera doan bitartean horiek errealitate bihurtzen hasiko dira.
80 urte ditu Paul Verhoeven zuzendariak, eta luzea da bere filmografia. Zerrendan daude 'Robocop', 'Instinto básico' edo 'Show girls'. Gogoan dut 'Benedetta' filmaren estreinaldia polemikoa izan zela, nire uste oso punkia da filma, eta gehiegi nabaritzen da 'male gaze'-a, gizon ikuspuntua.