En direct

Bigarren Kafea

«Guk erabakiko dugu nola erabili nahi dugun gure denbora, beste guztia tresnek erabakiko dute»

Adimen artfizialaren inguruan aritu gara Bigarren Kafean Unai Elordi Hidalgo adituarekin. Teknologiaren alorreko enpresa erraldoiak gai honen inguruan hartzen ari diren jarrera eta izaten ari diren garapenaren ingurukoa aztertu dizkigu.

Audio_placeholder

«Guk erabakiko dugu nola erabili nahi dugun gure denbora, beste guztia tresnek erabakiko dute»

Loading player...

«Batzutan beldurra sentitzen dut gaia hartzen ari den abiadura ikusita. Enpresa handiak daude tartean eta negozio handiak sortzen ari dira. Metodologiak izen oso txarra hartu du baina egia da gauza batzuetarako oso erabilgarria dela adimen artifiziala» esan digu Unai Elordik. 

Gure egunerokotasunean adimen artifiziala presente duten gero eta adibide eta egoera gehiago topatzen ditugu. Pasa den ostegunean, Sony World Photography Awards argazkilaritza sariak banatu zituen Argazkilaritzaren Mundu Erakundeak. Irabazlea Boris Eldagsen alemaniarra izan zen, ‘Elektrizista’ izeneko argazki batekin. Baina Eldgasenek sariari uko egin dio. Zergatik? 'Elektrizista' ez delako argazki bat, adimen artifizialarekin sortutako irudi bat baizik. 

Jarraian beste bat. Igandean, James Manyikak, Googleko teknologia eta gizarteko lehendakariorde seniorrak, bere adimen artifizialeko sistemetako batek Bengaliera bere kabuz ikasi duela aitortu zuen. Bangladeshko hizkuntza ofiziala da Bengaliera eta sistemak horretarako entrenatuta egon gabe ikasi du. 

Enpresa handi horiek etekin ekonomikoa lortzea dute jomuga nagusi. «Aberastasuna batez ere espekulaziotik sortzen dute». Horren inguruan egon daitezkeen interes politikoen eta ekonomikoen inguruan ere aritu gara Elordirekin.

Entzun Unai Elordi Hidalgorekin adimen artifizialaren inguruan Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

 

Jaurlaritza Logoa