En direct

Bigarren Kafea

«Nik ez nekien oso ondo nora nindoan, baina kontakizunean aurrera egin nuen»

Kontalaritza ezagutu zuenetik herriz herri aritu da ipuinen artean Birjiñe Albira, eta mundu horretan aldaketa asko gertatu direla azaldu du. 

 

Audio_placeholder

«Nik ez nekien oso ondo nora nindoan, baina kontakizunean aurrera egin nuen»

Loading player...
Birgiñe Albira ipuin kontalaria.
Birgiñe Albira ipuin kontalaria. (Bigarren Kafea)

Aktore moduan lanean hasi, eta Clowna ezagutzearekin batera, kontalaritzaren mundua ezagutu zuen Birjiñe Albirak. Hasiera horretan Trokolo antzerki taldearekin zebilen lanean, antzerki eskolatik atera berria zen eta une horretan, ipuin tailer batean parte hartzeko eskaintza jaso zuen. «Nik ez nekien oso ondo nora nindoan, baina kontakizunean aurrera egin nuen, eta ipuin tailerrean sartu nintzen», esan du Albirak. 

Kontatu du une horretan Belen Alvarez kontalaria bakarrik ezagutzen zuela Nafarroan, eta hark euskaraz eta gaztelaniaz kontatzen zituela ipuinak. «Benetan, Nafarroan eta bi hizkuntzetan aritzea izugarria da, eta lan asko egin zuen berak, guk gaur egun honetan lan egin ahal izateko». 

Kontalaritzan hasi zenetik ez dela gelditu kontatu du Albirak, eta herriz herri aritzeaz gain, haren auzoan, Txantrean, ekimen askotan parte hartzen eta laguntzen duela ere azaldu du. «Brif Braf Bruf ekimena sortu genuen duela hiru urte eta honekin integrazio izugarria lortu izan dugu, auzoko haur guztiek hartzen baitute parte». Telefono kabina bat jartzen dute auzoan, bertan zenbaki bat sakatu eta ipuin bat entzun daiteke. Haurrek sortzen dituzte ipuinak, haiek grabatutakoak entzuten dira, eta batzuekin haien bizitzaren inguruan asko ikusi eta ikasi daitekeela aitortu du Albirak. 

Honen inguruan eta kontakizunaren munduan egon diren aldaketen inguruan aritu da gaur Bigarren Kafean Birjiñe Albira. 

Jaurlaritza Logoa