En direct

Garazi Castaño

Hutsuneari, Aukera bat

(H)emen elkarteak sustatutako 18 eta 35 urte arteko emakumeentzako mentoretza programak proiektu labur bat sortzeko zuzendaritzan, gidoigintzan eta ekoizpenean laguntzea du xede. ZINEBI jaialdian aurkeztuko dira bost proiektuak eta hiru sari banatuko dira.

Audio_placeholder

Hutsuneari, Aukera bat

Loading player...
Kameralari bat filmatze lanetan
Kameralari bat filmatze lanetan (Caleb Oquendo | Pexels)

(H)emen ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeei zuzendutako elkartea da. Emakumeentzako ikusgarritasuna, lan-harremanak eta aukera profesionalak sustatzea dira zuen eginkizun nagusiak.

Elkarteak mentoretza programa berria jarri du martxan. Aukera egitasmoak ikus-entzunezko arloko emakumezkoei lehen-aukera bat ematea du helburu. Izan ere, datuak eskuartean, amildegi bat dago ikus-entzunezko ikasketak egin eta ostera profesionalki toki bat egiten duten emakumeen artean:

Kulturaren Euskal Behatokiak 2016an egindako ikerketa baten arabera, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten pertsonen % 55 emakumeak dira. Ostera, euskal ekoizpenetako lantaldeetan, emakumeak % 35era besterik ez da iristen. Beste faktore bat mahai-gaineratu du (H)emen elkarteak: sormen postuetan emakumezkoen presentzia are txikiagoa da; 2015ean, esaterako, emakume gidoilariak % 5,6 baino ez ziren.

18 eta 35 urte areko emakume zinemagileei zuzendutako mentoretza programa da Aukera. Oinarrian, film labur bat garatzeko helburua du. Programan zehar lantalde bakoitzak gidoi, zuzendaritza eta ekoizpen arloetan trebatuko da hainbat profesional bidelagun izango dituztelarik. Bost proiektu hautatuko dituzte eta horien emaitza ZINEBI jaiadian aurkeztuko dituzte, Industria atalean. Hiru sari banatuko dira, gainera, ZINEBIko itxiera galan. 3.000 eurokoak izango dira eta proiektuen ekoizpenera bideratuko dira.

Jaurlaritza Logoa