En direct
«Beste interes batzuk dituen jendeak benetako arazoari elementu berriak eransten dizkio beldurra eragiteko. Internetetik eduki organikoak ateratzea zaila egiten da». Eduki konplexuak izaten dira eta jende gehienarentzat ezezagunak direnez, beldurra sortu nahi dutenei erraza egiten zaie beraien helburua lortzea.
Multimodalitatea ere hizpide izan du Elordik. «Adimen artifizialean azken urtean eman den gauzarik garrantzitsuena» bezala izendatu du. «Testu bat eman eta hortik irudi bat ateratzea multimodalitatearen zati bat da».
Daramagun norabidea ikusita, Elordiren ustez «egoera hau ez da jasangarria izango. Makina gehiago beharko dira, konputazio gehiago beharko da, egungo konputazioak ez du balioko…».
Entzun Unai Elordi Hidalgok Bigarren Kafean kontatu diguna.