En direct
'Bideak' podcastaren hirugarren atalean Irungo harrera baliabideak dira protagonista. 2018ko udaran migratzaileen joan-etorria izugarri areagotu zen. Herri ekimenetik lehen erantzun azkarra eman zitzaion egoera horri eta Lakaxita gaztetxea harrera leku garrantzitsua bihurtu zen. Urte hauetan asko indartu dira instituzioen harrera baliabideak.
2018ko lehen erantzun hura gogoratu dugu atal honetan, garaiko boluntarioen testigantzak berreskuratuz. Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak kudeatzen dituzten azpiegiturak ere izan ditugu hizpide, tartean Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin.
Irungo Harrera Sareak ezinbesteko bidaide izaten jarraitzen du bidean diren migratzaileentzat: gautxorien lana, arropategia eta egunero San Juan plazan eskaintzen duten aholkularitza ere ezagutu ditugu.