En direct
Lehen kantu kuttun bezala Mikel Laboaren 'Negu hurbilak' ekarri digu. Mikel Laboa euskal kantagintzako ikonotzat du Kepak, eta gurasoekin kotxean egiten zituen bidaia horiek ekartzen dizkio gogora kantua entzuten duen bakoitzean. «Gurasoekin egindako bidaietara narama, haurtzaroarekin lozten dut erabat, batez ere oporretako garaiekin».
Kepa Errastiren bigarren kantu kuttuna Hertzainak taldearen 'Larru beltzak' izan da, bere hitzetan haurtzaroaren eta gaztaroaren arteko zubilana egiten duen kantua. Udalekuetan kantu hau abestu eta jotzen zuela aipatu digu, eta pertsona berezi batekin lotzen duela. «Abesti hau entzuten dudan bakoitzean nostalgia puntu handi bat sartzen zait eta urte haietan bizitako momentu on eta eder asko gogorarazten dizkit».
Urte batzuk aurrera egin du Kepak hirugarren kantu kuttunarekin. Eva Cassidyren 'Fields of gold' abestia izan da aukeratu duena, bertsio bat, baina berak hau maite duela esan digu. Lehen bikotekidearekin lotzen du, lehen urte eta momentu horiekin. «Niretzat oso abesti berezia da, asko disfrutatzen dut eta beste nire momentu garrantzitsuetan ere presentzia handia izan du».
Bere hitzetan, autobomboa egin nahi izan du Kepak azken aukeraketan. Izan ere, maiatzean Tolosan estreinatuko duten “Postdatarik gabeko gutunak” lana aipatu digu bere aukeraketa azaltzeko. Aktore gisan arituko da obra honetan eta kantu honek ba omen du garrantzia lan horretan. Obran hainbat abesti entzungo ditu ikusleak, tartean hau, laugarren kantu kuttuna, Silvio Rodriguezen 'Oleo de mujer con sombrero'.
«Nire iraganarekin ere lotzen dut kantu hau, gurasoekin, euren lagunekin eta nire inguruko lagunekin, guzti horietara narama».
Misterio haundi bat du abesti honek, eta horri buruz hitz egingo dute obran. Misterioa noiz argitu zain geratzen gara, Kepa.