En direct

Bigarren Kafea

«Espiritu kritikoa ez da gauzak suntsitzea, etengabe berrirakurtzea baizik»

1949an argitaratu zuen Simone de Beauvoir idazle eta filosofo frantziarrak ‘Le Deuxième Sexe’ saiakera. Irene Arraratsek itzuli zuen euskarara eta bertan biltzen direnak hartu ditu oinarri Asier Lopez Iraola konpositoreak ‘Bigarren Sexua’ diskoa argitaratzeko.

Audio_placeholder

«Espiritu kritikoa ez da gauzak suntsitzea, etengabe berrirakurtzea baizik»

Loading player...
Asier Lopez Iraola sortzailea.
Asier Lopez Iraola sortzailea. (Bigarren Kafea. )

1949an argitaratu zuen Simone de Beauvoir idazle eta filosofo frantziarrak ‘Le Deuxième Sexe’ saiakera. Gero, Irene Arraratsek itzuli zuen euskarara eta orain, bertan biltzen direnak hartu, eta 'Bigarren Sexua' diskoa uztartu du Asier Lopez Iraola konpositoreak. Bigarren Kafea saiora gonbidatu dugu bere lana aurkeztera. 

Musikenen konposizio ikasketak egin zituen Lopezek eta Bilbao Sinfonierarekin, Iker Sanchez Silvaren zuzendaritzapean eta Jone Martinez sopranoaren parte hartzearekin ondu du aipatu lana. «Simone de Beauvoirren obraren irakurketan dago guztiaren oinarria. Nik beti nire lanetarako testuak nik idazten nituen baina Beauvoir irakurritakoan pentsatu nuen testu horietan oinarrituriko lanen bat egin nezakeela», azaldu digu Loopez Iraolak, aitortu digu liburuaren egitura  ere mantentzen saiatu dela.

Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioko auditorioan grabatu zuten diskoa. «Aretoak nahi genuen soinua lortzeko baldintza oso onak eskaintzen zizkigun eta hori izan zen bertan grabatzeko arrazoia». Formatu ezberdinetan egiteko aukera izan du baina egin duen moduan egiteko erabakia hartu zuen.

 

Jaurlaritza Logoa