En direct

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Amaia Linares

Amaia Linares izan da aste hontako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bere bizitzan musika ardatz handi bat dela azpimarratuz.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Amaia Linares

Loading player...
Amaia Linares.
Amaia Linares. (Bigarren Kafea. )

 

“Musika ardatz da nire bizitzan, lagun musikari asko ditut, musika denda batean lana egin nuen eta melomana bat naiz”.

Hasteko Imanol Larzabal eta Paco Ibañez-ek elkarlanean aritzen ziren garaiak ekarri nahi izan dizkigu, “La parabola” abestia izan da Amaiak aukeratutako lehen kantu kuttuna, kasete formatuan gurasoekin kotxean behin eta berriz entzundakoa. “Oso bitxia egin zitzaidan eta ahizpak eta biok askotan kantatzen genuen elkarrekin”.

Bigarren kantu kuttuna Lisabo taldearen “Ez zaitut somatu iristen” izan da. “Oso abesti garrantzitsua da nire bizitzan, sortzeko garaian ere Lisabok asko ematen didala sentitzen dut”. Martxel Mariskal-en hitzen espresioaz aritu da, “sufrikario batetik edertasuna ateratzeko gaitasuna da” bere hitzetan.

Anariren “Ateak” kantua izan da hirugarren kantu kuttuna. Beste edozein kantu ere aukeratu zezakeela aipatu digu, baina hau ekarri nahi izan du; “erreferente handia da jende askorentzat, Anariren letrekin asko elikatu gara”.

Azkeneko kantuarekin “dantza eginez agurtu” nahi izan du zerrenda Amaiak. Sleaford Mods taldearen “Nudge it” kantua ekarri nahi izan digu, errezitatzen ibiltzen den frontmana eta base elektroniko-industrialak ditu talde honek, proposamen berezi eta ezberdina zinez.

Jaurlaritza Logoa