En direct

Aimar Erkiaga

Zine eta telesail gomendio batzuk: ‘R.M.N’, ‘Holy Spider’ eta ‘The Last of Us’

Aste honetako zine - karteldegia errepasatzeaz gain Aimar Erkiagak aste honetan ikusteko hainbat film eta telesail gomendioak. 

Audio_placeholder

Zine eta telesail gomendio batzuk: ‘R.M.N’, ‘Holy Spider’ eta ‘The Last of Us’

Loading player...
NAIZ irratiko Bideokluba saioko gomendioak
NAIZ irratiko Bideokluba saioko gomendioak (NAIZ irratia)

Aste honetan ez badakizu zer ikusi hona hemen Aimar Erkiagak NAIZ irratiko Bideokluba saioan egindako gomendioak.

RMN (Cristian Mungiu)

Transilvaniako herritxo batean kokatuta, 2022an hainbeste landu den landa-thriller barruan kokatzen da Mungiuren RMN. Filmaren hasiera puntua Alemanian lanean ibili den 40 urte inguruko familiako aita protagonista herrira bueltatzean kokatzen da. Filma Canneseko zinemaldian estreinatu zen baina garaikur gabe itzuli zen etxera. Hala ere Mungiuk badaki zer den urrezko palmondoa lortzea, abortuaren gaia jorratzen duen ‘4 hilabete, 3 aste eta 2 egun’ filmarekin lortu zuen 2007an.

THE NOVELIST'S  FILM

Hegokorear zinema olatu berriko pelikula da Hong Sang-sooren ‘The novelist film’ film labur egin nahi duen idazle bat da protagonista. Zinemagile bitxia da Hong Sang-soo, urtean bizpahiru film kaleratzen ditu, eta bera arduratzen da filmen zuzendaritzaz, gidoiaz, argazkiaz, muntaiaz eta soinu bandaren konposaketaz. Aurrekontu txikikoak, nahiko mono tematikoa dela, bere filmografia egunerokotasunean oinarritutako hizketaldiz eta meta zinemaren inguruko hausnarketaz beteta egoten baita.

HOLY SPIDER

Cannesen estreinatuta, trailerrean antzeman daitekeen bezala, emakumeen hiltzaile baten inguruko thriller bat da Abbasiren azken pelikula. Azpimarragarria da nahiz eta Danimarkar ekoizpen bat izan, kasu honetan filma Iranen errodatuta dagoela bertako aktoreekin batera. Aipagarria izanik baita zinemaldi frantsesean emakumezko aktore hoberenaren Zilarrezko Maskorra lortu zuela Zar Amir-Ebrahimik pelikulako protagonistaren papera antzezteagatik.

David Fincherren thrillerrekin konparatua izan da zuzendari daniarraren azken lana, eta gainera herrialdea ordezkatzeko aukeratua izan da Oscar Sarietan. Esan bezala, ikusgai ostiraletik aurrera zinemetan.






COPENHAGEN COWBOY (NETFLIX)
Nicolas Winding Refn zuzendari daniarraren ‘Copenhagen Cowboy’ telesaila ikusgai dago Netflix plataforman. Danimarka ustel eta zikin bat erakutsi eta mendeku istorio bat kontatzen du telesailak. ‘Drive’ eta ‘Neon Demon’ filmen zuzendariaren filmografian ohikoa den neoizko estetika eta erritmo geldoa antzeman daitezke telesail honetan. 

Aipagarria da orain dela hiruzpalau urte ‘Too old to die young’ telesail paregabea zuzendu zuela Amazonentzat Refenek, eta kasu honetan ‘Copenhagen Cowboy’ aipatutako telesailaren sekuela espirituala da.




THE LAST OF US (HBO Max)

Igande honetan estreinatzen den ‘The last of us’ 2023ko telesail garrantzitsuenetariko bat dela esango nuke. Seguruena bideo-joko munduan sartuta dauden entzuleek jakingo dute ze telesailen inguruan nabilen hizketan, orain dela ia urte hain ezagun egin zen ‘The last of us’ jokoaren egokitzapena baita hau.



2013an Sony Play Stationek kaleratutako bideo jokoan bezala, eta trailerrean antzeman daitekeen moduan, telesailak mundu mailako pandemia baten gizarte apokaliptiko batean kokatzen gaitu. Pandemia honen ondorioz, gizaki batzuk zombie itxurako izaki kanibal bihurtu dira, eta haien helburua osasuntsu dauden gizabanakoak kutsatzea izanik. Telesailaren protagonistak 40 bat urteko Joel eta Ellie nerabea dira, Estatu Batuetatik bidaiatu beharko dutenak pandemia hau konpontzen saiatzeko.

Craig Mazin estatubatuarra dago telesail honen atzean, gidoilari lanetan aritu da Neil Druckmannekin batera. Azken hau bideo-joko programatzailea da eta ‘Last of Us’ bideo-jokoaren sortzailea. Mazin gidoilari lanetan ikusi dugu, batez ere, berea da , besteak beste, ‘Chernobyl’ telesail ospetsua.

Igande goizaldean estreinatzen da HBO MAX plataforman eta lehenengo denboraldia 9 kapituluz osatuta dago.

 

Eta 2023 honetan zer?

2023 hau potolo dator ikus-entzuneko alorrean eta, itzal handiko zuzendarien filmak ikusiko ditugu. Bai ala bai, ikusi beharrekoak zerrendatu 'Bideokluba’ saioan, nahi duenak apunta ditzala: autobiografikoa den ‘The Fabelmans’ (Steven Spiliberg) ‘Babylon’ (Damien Chazelle) , film onenari Urrezko Globoa jaso duen ‘The Banshees of Inisherin’ (Martin McDonagh), Hego Koreako ‘ Decision to leave’  Christopher Nolan-en ‘Openhemimer’, Yorgos Lanthimosen ‘Poor things’ komedia, eta ‘Dune 2’ (Denis Villeneuve), Martin Scorsesek zuzendutako eta Leonardo Dicapriok antzeztutako ‘Killers of the Flower Moon’ eta takilak lehertu egingo dituen ‘Barbie’  (Greta Gerwig).

Jaurlaritza Logoa