En direct
Testu Zaharrak 2018an abiarazi zuen Xabier Monasteriok, liburugintzak idazle eta itzultzaileari emandako guztia kontuan hartuta, liburugintzari «zerbait itzuli» asmotan. Horretarako, «balio handiko» baino «segurki balio komertzialik gabeko» testu zaharrak euskaratzea erabaki zuen.
Zazpi ale ditu guztira bildumak. Horietako hiru, berriki gehitutako argitalpenak dira: Zitkala-Saren ‘Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak’; Jean Barbierren ‘Antxitxarburuko buhamia’ eta Egeriaren ‘Ibilbidea’.
Bildumaren parte izateko testuak ez du berebiziko irizpiderik bete beharrik. Bada gutxieneko bat, ordea: «literaturaren edo historiaren aldetik esanahi handikoa» izan behar duela azaldu du Monasteriok. Giza eskubideekin loturarik izatea ere garrantzitsua dela gehitu du.
Zitkala-Saren ‘Txori Gorri’ garrantzi historiko horren adibide da, «herri baten akulturazioa nola gertatu zen» kontatzen baitu. Aitor Esteban politikariak hitzaurre landu bat idatzi dio liburuari, Siux herriaren historiara gerturatzeko ezin aproposagoa, itzultzailearen esanetan.
Bigarren argitalpen berria Jean Barnierren ‘Antxitxarburuko buhamia’ lana da. 1985ekoa Donazaharren bizi ziren buhame edo ijito euskaldunei buruzko kronika idatzi zuen euskara ezin ederrago batean. Bere horretan utzi duzue testua, jatorrizko euskaran, baina zenbait ohar gehitu dizkiote irakurketa errazteko. Amets Arzallusen hitzaurreak gogoeta egiteko gonbita dakarkigu eta orainaldiko eztabaidetara eramango gaitu.
Azken argitalpenak lehen emakume bidaiari eta idazlearen ahotsa ekarri duzue orrietara. Egeria izeneko emakumearena, alegia. Maite Lopez Las Herasek egin du IV. mendeko latinetik euskarara itzulpena eta Uxue Alberdik eman dio liburuari orainaldiko begirada hitzaurrearen bitartez.