En direct 07:00h - 12:00h
Asteburuko Haria
12:00h - 13:00h
Kontatzera Noazu
13:00h - 14:00h
Bideokluba

Tupust! Kolektiboa 2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean: hasiera batean komiki argitarapen bat partekatzea izan zen helburua baina pausoka komikigintza eta feminismoa lotuko zituen kolektiboa osatuaz joan ziren. Harreman eta elkarlan honen lehen adierazpen publikoa 2019 urtean Txalapartak argitaratu zuen; 'Ni' komiki antologia.
Kolektiboaren bidea ez zen hor eten, elkarlanean eta harremanetan jarraitu dute, eta autoedizioaren aldeko apostuan sakonduz ‘zu’ izeneko antologia atera zuten 2021eko abuztuan.